Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Alberto Inurrategi

LAGUNAK

Alberto Iñurrategi
Alberto Iñurrategi

Alpinista

 

Alberto Iñurrategi
Bio

Alberto Iñurrategi euskal mendizaletasunaren ikurra eta Ternuako enbaxadore erreferentziala da. Aldi honen abiadurak ez du orain dela bi hamarkada hasitako ibilbidea eten, ezta gaur egungo trukaketa askoren ezaugarri etereoak ere. Alberto Ternua da eta Ternua Alberto da, bi aldeek partekatzen baitute ia eskarmenturik gabe hasitako lan konpromisoa eta etikoa, modu iraunkorrean eta begirunetsuan hazteko helburu bakarra duena: Albertok 14 zortzimilakoak baino askoz harago eta Ternuak agerpen eta ospe internazionala lortzen.

Alberto kazetaritzak burututako mendiaren munduaren hutsalketarekin oso kritikoa izan da eta alpinismoaren balioak ikusleei helarazi die zaindutako dokumentalen, liburuen eta diaporamen bidez. Hauek jarduera honekiko duen begirune sakona irudikatzen dute, nahiz eta txarto ulertu eta azaltzen bada bere balioa guztiz galtzen duen jarduera den.

Kaixo! Nire izena Alberto Iñurrategi da. Aretxabaletan, Gipuzkoan, jaioa. Mendizalea eta goi-mendiko gida. Alpinismoa ez dut ulertzen igoeren, zenbakien eta letren metaketa gisa, mendiarekin topaketa magikoa helburu duen betiereko bidaia bezala baizik.

Irudiak
  • Foto Alberto Iñurrategi
  • Foto Alberto Iñurrategi
  • Foto Alberto Iñurrategi
Kirol lorpenak
  • 1989
    Felix eta Alberto Yosemitera (Kalifornia) heldu ziren non big-wallen trebatu ziren.Gran Capitan ez den beste hiru bide ezberdinetatik sartuz.
  • 1990
    Pumoriko tontorra (7.181 m)
  • 1991 - 2000
    Albertok eta Felix Iñurrategik hamabi zortzimilakoak igo zituzten batera.
  • 2001
    Gasherbrum I (8.067 m) Ohiko bidetik.
  • 2002
    Annapurna (8.091 m).Lehenengo aldiz errepikatu zutenean ekialdeko aldetik igo ziren.
    Cho Oyu (8.201 m).Ohiko bidetik.
  • 2004
    Gasherbrum III (7.952 m).Munduko bigarren igoera.
  • 2005
    Bhainta Brakk (7.285 m).Bide ingelesetik saiatu ziren.
  • 2006
    Shivling (6.543 m).Ohiko bidetik.
    Everest (8.848 m).Ohiko bidetik.
  • 2007
    Cerro Torre (Patagonia).Maestri bidetik saiatu ziren.
    Gasherbrum IV (7.925 m).Ipar-mendebaldeko aldetik iparraldeko tontorrerarte (7.906 m)
  • 2009
    Baruntse (7.245 m).Ohiko bidetik.
    Makalu (8.463 m).Mendebaldeko aldetik saiatu ziren.
    Everest (8.848 m).
  • 2010
    Broad Peak (8.047 m).Bide berri bat ireki zuten eta hiru tontorren hirugarren espedizioa.
  • 2011
    Groenlandia.2.300 km-ko bidea hegoaldetik iparraldera, Narsaq-tik Qaanaqera, kanpoko laguntzarik gabe eta 3.400 km-ko Ibilbide Transantartikoa kanpoko laguntzarik gabe.
  • 2012
    Nuptse (7.868 m).Britainiar bidetik saiatu ziren hegoaldeko aurpegitik.
  • 2013 - 2014
    Paiju Peak (6.610 m).Hegoaldeko aurpegian bide berri bat irekitzen saiatu ziren, hegoaldeko aldeko tontorrerarteko bidea (6.100 m)
  • 2015
    Chamlang (7.319 m).Mendebaldeko ertzaren lehenengo errepikapena.
  • 2016
    Gasherbrum I y Gasherbrum IIZeharkaldia egiteko ahalegina.
< Volver a Friends
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.