Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Wopeak Cabecera

Eventos
Wopeak

Wopeak
WOPEAK

Alpinismo solidarioa

Gaixotasun larri bat, helburu bat, erronka bat, konpromiso bat, mendi bat, borroka bat eta bide bat dira WOPEAKen osagaiak. Mikel Renteria eta Mentxu Mendietak WOP fundazioa sortu zuten bere semeari adrenoleukodistrofia izeneko gaixotasun oso arraroa diagnostikatu ostean. Aurrera egiteko bide bezela sortu zen, lan, esfortzu, konpromiso eta indarrez beteriko bidea, bere jardueraren irabaziak gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketara zuzenduz.

Balio hauekin sortu zen WOPEAK proiektua, zortzi tontorren apurkako konkista, mila metro bakoitzean, Gorbeiatik hasita eta zortzi mila metroko gailurretako batera heldu arte. 2014ean WOPeak espedizioak, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalazarekin, Paiju Peak (6.610 m) hegoaldean bide berri bat zabaldu zuen eta "2t On Paiju Peak" filmaren oinarri izan zen, non WOPeko sortzaile diren Mikel eta Mentxuren bizitza igoera honen istorioarekin batzen den.

2015ean Chamlangaren tontorrera heldu zen kordada, Wopeakeko mezua bere helburura pixka bat hurbilduz: proiektu hau izan zuen ardatz "2T on Chamlang" pelikulak.

Talde-proiektu honek alpinismoa bizitzeko eratzat hartzen du, non konpromisoa, iraunkortasuna, esfortzua, lagunartekotasuna, nork bere burua gainditzea eta emozioak elementurik gorenak diren. Mendian gehien errotuta dauden balioak hartuta garatu da kirol-bikaintasunari buruzko proiektu hau. Balio hauek eta mendiarekiko grina honek Ternua proiektu ikaragarri honetan parte hartzera bultzatu zuten. Horrela, zerbait lortzeko lan egiten baduzu eta saiatzen bazara ezer ez dela ezinezkoa frogatzen dugu urtero. Aurrera egiteko eta erronkak gainditzeko pauso bat bestearen ondoren emanez.

Berrikuntza ardatz hartuta egiten dugu lan hau, batera egiten dugu bidea, batera lan eginez, Ternuaren balioetan sinesten duten eta tontor bat heltzea helburu duten guztiak babesten dituzten pertsonekin, jarduerekin eta markekin elkarlanean arituz... eta hori egiteko gugan uste osoa dutenekin. Hori baita tontorrera heltzean lortzen den zirrara sentitzea lortzeko modu bakarra.

< Ekitaldietara itzuli
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.