skip to main navigation

Irati Anda

photo

 

argazki gehiago+
http://www.iratianda.com

Irati Anda (Gasteiz, 1982ko abenduaren 25a) une honetan dauden emakumezko eskalatzaileen artean etorkizunik handienetakoa duena da. Espainiako Txapelduna izan da ondoz ondoko hainbat urtetan, eta orain munduko emakumezko eskalatzaile onenen artean burua sartzea da bere helburua.

Oso gaztetatik, ozta-ozta hamar urte zituela, hasi zuen bere ibilbidea kirol horretan, ikastetxeko mendi taldean. Haitz gainean hasi zen Irati, baina orain dela urte batzuk kirol-eskaladara pasatu zen, eta modalitate horretan hainbat lorpen eskuratu ditu.