skip to main navigation

Itsaso ezezagunetatik

Garai batean, orain dela urte asko, gizakiek milaka kilometroko bidaiak egiten zituzten, lurralde hotzetaraino, janari bila. XVI. eta XVII. mendeetan, euskal balea-ontziak Atlantikoko iparraldera abiatu ziren euskal kostaldetik desagertutako baleak aurkitzeko asmoz.

 
Itsaso zabalean nabigatu zuten, ur ezezagunetan barrena, iparralderantz, Kantauri itsaso zaharretik eta bertako portuen segurtasunetik gero eta gehiago urrunduz, eta, halako batean, baleaz betetako urak zituen lurralde batera heldu ziren: Terranovara. Euskaldunek Ternua deitu zioten. Bertan, hilabeteetan zehar eta txalupa txikiak erabilita, egunero borrokatu behar izaten zuten ez bakarrik baleen kontra, baita izugarri gogorra zen eguraldiaren kontra ere. Iparreko haizeen kontra, izotz mehatxarien kontra, etsipenak jotako itsasoaren kontra, hotz ikaragarriaren kontra. Egoera beldurgarri hartan, gizakiek fedea, ausardia eta adorea zirela medio baino ez zuten egiten aurrera. Taldean lan eginez, bata bestearen mendean egonez eta elkarrenganako ustea izanik, elkartasunez, gorputz eta arima arituz. Eta janari-iturri zuten ingurune hura zainduz. Izan ere, gizaki haiek bazekiten itsasoa ez zela beraiena; aitzitik, beraiek ziren itsasoarenak..