Iñaki Garay Barrenaren artikulua (EMFko segurtasun arduraduna).

Ternuan izugarri gustuko dugu outdoorra, aire libreko ekintzak, eta horregatik, mugarik gabe gozatzeko jantziak ekoizteaz gain, kirola eta aire librearen zaleak diren erakunde eta pertsonekin lan egiten dugu. Horren adierazgarri da lurraldeko mendi eta alpinismo federazioei ematen diegun babesa, patrozinio bidez esaterako. Gure jatorritik hurbilen dagoena Euskal Mendizale Federazioa (EMF) da, eta arrazoi horregatik Iñaki Garay Barrena, bertako segurtasun arduraduna, gonbidatu dugu Ternuako blogera mendiko segurtasunari eta eskaladari dagokionez garrantzitsuenak diren gako eta teknikei buruz hitz egiteko. Era berean, eskalada-istripu baten aurrean jarraitu beharreko jarraibideez zein online aurki daitezkeen oinarrizko autoerreskatatze teknika edukiei buruz ere mintzatuko da Iñaki.

Duela gutxi Araban izan dira, Alpinista Gazteentzako EMFren 2020/2022 teknifikazio-taldearekin teknika horian baliagarritasuna frogatzen. Talde berbera Lezeko Eskalada Eskolan (Ilarduia-Egino, Araba) bildu zen, 2020rako aurreikusitako jarduerekin jarraitzeko. Taldea Joseba Hernandez, Markel De la Fuente eta Sergio Delgado gazteek osatu zuten, Iñaki Txabarri Hueda (jardueraren zuzendaria) eta Juanma Ruiz Martínez de Marigorta arduradunen babesarekin.

Hau guztia zein helbururekin? Teknifikazio-taldeko kideei gutxieneko paretako auto-erreskatatze teknika eta ezagutzak helarazteko. “Arrisku” egoera baten aurrean aurkituz gero, egoera baloratzen jakiteko eta autoerreskatatze protokoloak egoera horietara egokitzen ikasteko; prozesuaren segurtasuna, biktimarena eta eraginkortasuna kontuan hartuta. Bi egunetan zehar, besteak beste, binakako auto-seguro eta bakaneko errapel sistemak landu zituzten, marruskadura eta balaztatzea areagotuz, sokaz igotzeko sistemak bakarka zein eta binaka, sokaz jaisteko sistemak eta lasterrean korapiloak igarotzeko sistemak.

Jarraian, jardunaldi hauetan landutako hainbat alderdi partekatuko ditugu, zuk ere zure eskalada-irteeretan behar izanez gero.

6 jarraibide eskaldan edozein gorabehera edota istripu baten aurrean aurkituz gero.

1/ Egoera baloratu eta babestu. Arazo edo larrialdi handiagorik ez sortu.

Egoera eta ingurunea egiaztatu. Presarik gabe jokatu erabaki egokiak hartzeko. Norberarentzako zein , kideentzako, biktimentzako edota istripua izan dutenentzako ingurune segurua bilatu.

2/ Oinarrizko sorospenak eman.

Oinarrizko laguntzei buruzko funtsezko ezagutzetatik eta istripua izan duenaren egoeraren baloraziotik abiatuta, berarengana jotzea beharrezkoa den baloratu.

3/ Plan bat burutu.

Plan bat egiteko une edo tarte bat hartu; ez du zertan luzea izan, baina planak zorrotza izan behar du. Definitu ondoren, hitzez eta ozenki esatea gomendatzen da bakarrik egon arren barneratzeko. Erreskatea konplexua eta fase desberdinetakoa bada, fase bakoitzak bere mikroplana izan dezake.

4/ Erreskatatzea.

Egoerak ez du zertan larria izan. Erraza izan daiteke, konponbidea bertan behera uztea izanik. Aldiz larria bada, prozesua luzea izan daiteke eta hainbat fase eman daitezke.

Zure kontura erreskatea egiteko gai bazara:
•Instalatu.
•Egiaztatu.
•Exekutatu.

5/ Kanpoko laguntza.

Lehenbizi egoerari bakarrik aurre egiteko gai zarela ziurtatu edota baloratu laguntza behar duzun; erreskate-talde batena edo inguruan aurki daitezkeen pertsonena. Kanpoko laguntza hori behar izanez gero, modurik hobekiena zein den erabaki: mugikorra, mezulari bat edo biktima utzi eta zu zeu laguntza eske joatea.

6/ Arreta egoera amaieraraino mantendu.

Erreskate bat ez da amaitu harik eta dena bildu eta horri buruz hitz egiten den arte, egoera arina edo larria den kontuan hartu gabe, hori garrantzitsua da.
Bukatutakoan, erlaxatu eta elkartu jarraitu aurretik; biktima prestakuntza mediko hobea duen norbaiten ardurapean utzi; erreskate-material guztia jaso eta eremua garbitu; amaierako ebaluazio bat egin.

Autoerreskaterako teknikak

Azkenik, EMFk online eskuragarri dauden eduki batzuk gomendatzen dizkigu, autoerreskaterako beharrekoak diren oinarrizko teknikak ezagutu eta praktikatzeko. Eta hau gaineratzen dute: “eskaladan, sarritan, arazo bera konpontzeko modu asko dago. Egia da batzuk besteak baino eraginkorragoak direla, eta bakoitzak bere abantailak eta eragozpenak dituela, baina ulertu behar da irtenbide “onena” zuk, erreskatatzaile gisa, segurtasunez eta arrakastaz egin dezakezuna izango dela”.

Eduki gomendagarriak:

Autoerreskatatze eta erreskatatze kita.
Eskaladako 10 korapilo. 
Polipastoak.
Pareta handi bateko erreskatea segundo batera.
Montar una reunión.
Soketatik igotzea.
Montaje de reuniones.