Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

AGILE BERM BERMUDA

Adrenalite Series
1542053-6425
Special Price 71,97 € Regular Price 119,95 €
Jo goia Ternua etxearen AGILE BERM bermuda jasangarriarekin. Isolamendu gehigarria bermatzen duen jantzia. Haizea eta ura oso ondo jasaten dituenez, ezin egokiagoa da nola mendiko eskia hala eski nordikoa praktikatzeko. Pertex Quantum birziklatua (PFC-free DWR) kanpoko ehunari esker, eta PRIMALOFT® Gold Insulation P.U.R.E Technology 80 g isolatzaile duen 10D poliamida birziklatuzko barne-forruari esker, bermuda arin-arinak dira baina erresistentzia handia ematen digute edozein egoeratan. Gainera, alboetako irekiera kremaileradunei esker, azkar jarri eta kendu ahalko dituzu jarduera egiten ari zarenean.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    AGILE BERM BERMUDA

    Gozatu gustukoen dituzun mendiko jarduerez AGILE BERM bermudei esker. Isolamendu optimorako materialen azken teknologia.

    Jarduerak

    Mendiko eskia

    5/5

    Erabilerak

    Haizearen kontrako babesa

    5/5

    Hotzaren kontrako babesa

    4/5

    Arintasuna

    4/5

    Prestazio teknikoak

    Transpiragarria

    Gorputz-tenperatura erregulatzeko lagungarria den eta izerdia kanporatzea ere ahalbidetzen duen ehun bat du.

    Haize-babesgarria

    Haizerik ez sartzeko ehun bat duen jantzia, aire zabaleko jarduerak erosoago egitea ahalbidetzen duena.

    Arina

    Pisu txikiko jantzia, erosotasun-plus bat ematen duena eta erraz garraiatzeko modukoa dena.

    Uraren kontrakoa

    Uraren kontrako kanpo-tratamendu bat du, PFCrik gabea.

    Jasangarritasuna

    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    270 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliamida
    • Forru Konposaketa: 100%Poliamida
    Patron
    Regular

    Ehun teknikoak

    Primaloft GoldPrimaLoft® Gold Insulation Luxe da errendimendurik handiena eskaintzen duen gure isolatzaile sintetikoa, epeltasun - pisu oreka paregabeaz. PrimaLoft® erako milioika zuntzek gorputzeko beroari eusten diote eta, modu horretan, epeltasun harrigarria ematen dute, baita hezetasuna dagoenean ere. Ura aldarazteko teknologia patentatuak mikrozuntz horiek hezetasunik gabe mantentzea bermatzen du, izan ere, hezetasun horrek pisua areagotzea eta isolamendurako ahalmena galtzea eragingo luke. Berrikuntza horrek joko-arauak aldatzea dakar, lumatxa estandarraren arintasun epela, leuntasuna, eramangarritasuna eta erosotasuna pakete sintetiko iragazgaitz bakarrean txertatuz.
    Pertex QuantumPertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.

    Esploratu gure bildumak

    Search engine powered by ElasticSuite
    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.