Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

TOXIKORIK GABEKO BILDUMA BAT

PFC-RIK GABE

ZER DIRA PFC-AK?

Baliteke perfluorokarbonoak (PFC) zer diren ez jakitea. Bada, inguratzen gaituzten substantzia arriskutsuak dira; planeta guztian zehar daude, are gure odolean ere. PFCak konposatu sintetikoak dira, eta horien propietateei esker egin daitezkeen material iragazgaitz, itsasgaitz eta suaren kontrakoak eguneroko produktu asko eta askotan erabili izan dira orain dela 60 urtetik hona. Horien artean, mendiko arropan. PFC ohikoenak azido perfluoroalkilikoak dira eta, horien artean, perfluorooktano sulfonatoa (PFOS) eta perfluorooktanoatoa (PFOA) nabarmentzen dira. Araututa dago jada horien erabilera Europan, toxikoak direla eta. Eta PFOA ez da jada Ameriketako Estatu Batuetan erabiltzen.

ZERGATIK DIRA ARRISKUTSUAK PFC-AK?

Arazo bikoitza dute PFCek. Batetik, oso konposatu toxikoak dira, eta dosi txikitan gure garapenari eta hormona- eta ugaltze-sistemari eragiten diete. Gainera, sistema immunea higatu dezakete, gibela kaltetu eta hipotiroidismoa, kolesterol altua eta obesitatea eragin. Bestetik, ez dira erraz degradatzen. Greenpeaceren «Leaving Traces» txostenean (2016aren hasieran aurkeztu zen) salatzen denez, mendiko ekipamenduek duten perfluorooktanoikoa ekosistemara askatzen da eta, ondorioz, betiko kutsatzen da. PFCak distantzia handietara mugi daiteke eta organismo bizietan pilatzen dira, elikakatean. Horrexegatik daude gure odolean eta arrainen edo hartz zurien ehunetan.

EGIN BEHARRA GENUEN PFC-RIK GABEKO BILDUMA BAT

Ternuak, sortu zenean, jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartu zuen, eta ideia berriak gureganatzera bultzatu gaitu, bai eta gure produktuak egiteko modu alternatiboak eta ingurumenarekiko begirunetsuak diren moduak bilatzera ere. Hori horrela izanik, luma birziklatua erabili zuen lehen marka izan ginen mundu mailan. Hondakinekin (plastikozko botilak, kafe-hondarrak eta arrantza-sareak, esaterako) ehun birziklatuekin lan egiten dugu. Eta erabiltzen dugun kotoi bakarra organikoa da eta lurraren zikloak errespetatzen dituzten eta kimiko toxikorik ez duten soroetan landatzen dira.

Agindutakoa bete dugu; alegia, planeta eta bertan bizi diren pertsonak babestea. Hori dela eta, FW18 bilduma berriko jantzi guzti-guztiak PFC kutsatzailerik gabekoak dira. Hau da, uraren kontrako kanpoko tratamendu erabat eraginkorrek ez dute ingurumena kalte dezakeen elementu kaltegarririk. Horra hor Ternua etxearen filosofia: berritzaileak izatea kalitate tekniko handia lortzeko eta, aldi berean, jasangarritasunari laguntzeko.

Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.