Galtza luze elastikoak, oso transpiragarriak eta erresistenteak, euskal kostaldeko arrantza-sare birziklatuetatik eratorritako ehun birziklatuekin eginak. Erosoago egoteko, lokarri bidez estutzeko gerri elastikoa dute, eta kremaileradun poltsikoa albo batean, baita jostura lauak ere, urradurak ekiditeko.
Ternua etxearen emakumeentzako CEIDE mallak oso erosoak, elastikoak, transpiragarriak eta sendoak dira. REDCYCLE proiektuaren baitan, euskal kostaldean bildutako arrantza-sare birziklatuen ehunaz eginak daude. Malla jasangarri hauek arintasun eta mugimendu-askatasun bikainak eskainiko dizkizute. Oso egokiak dira jarduera aerobikoetan erabiltzeko; esaterako, running, trail running edo fast hikingean. Erosoagoak izan daitezen, lokarri bidez egokitu daitekeen gerrialde elastikoa dute. Horrez gain, alboan, patrika kremaileraduna dute itsatsita, bai eta jostura lauak ere, urradurak ekiditeko.