Bigarren geruza, kremailera erdiarekin; egokia hainbat jardueratarako. DRYSHELL ehun mikropolar birziklatuarekin egina dago, eta fina eta arina den arren, beroa eta transpiragarria da, eta berehala lehortzen da. Oso egokia urte osoan erabiltzeko. Erabilitako ehunak eta patroi atletikoak, bai eta osaerak ere, aparteko mugimendu-askatasuna ematen dute. - Jostura lauak. - Kokots-babesgarria, kremaileraren urradurak saihesteko. - Patrika kremaileraduna, bularraldean itsatsia. - Barrenek azpildura elastikoa dute. - Bolatxoen kontrako erresistentzia ona. - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Poliesterra erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratakoa da.
Gozatu ariketa fisikoaz, urte osoan, Ternua etxearen bigarren geruza honekin. Mehea, transpiragarria eta uraren kontrakoa da, eta berehala lehortzen da. Erabilera anitzeko jantzi honek bolatxoen kontrako erresistentzia oso ona du. Emakume kirolarientzat dago diseinatua, bereziki naturaz modu jasangarrian gozatu nahi dutenentzat, ehunak erabili osteko plastikozko botilekin eginda daude eta.
Teknologiaren ikuspuntutik, Dryshell ehun teknikoa mikrozuntzak erabiliz garatu da izerdia kanpora ateratzeko eta berehalako lehortzea lortzeko. Transpiragarritasun apartaz gain, kirolariari erosotasun handiena eskaintzen dio, bere errendimendua optimizatu eta hobetuz.