Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Innovación

Berrikuntza
BIGORRE JAKA

Altitoy
Berrikuntza-proiektuaBIGORRE
JAKA HIBRIDO TEKNIKOA ETA ERABILERA ANITZEKOA: JANZTEN DUENA BABESTEN DU, BAI ETA INGURUMENA ERE, MATERIAL BIRZIKLATUEKIN EGINA BAITAGO.

HELBURUA

Erabilera anitzeko jaka, mendiko jarduera orotan erabilera dinamikoa emateko. Oso kontuan izan dugu mendian funtsezkoak direla arintasuna, trinkotasuna eta transpiragarritasuna.
Era berean, Ternuaren Bigorre jaka ezin hobea da urteko edozein sasoitan erabiltzeko.

Errendimendurik onena lortzeko diseinatuta dago. Gorputzera egokitzen denez eta malgua denez, jarduera fisikoa egin bitartean, erabateko mugimendu-askatasuna izango dugu.

EMAITZA

Erabilera anitzeko jaka tekniko hibridoa; ezin hobeto egokitzen da gorputzera, eta material birziklatuarekin egina dago.

Resultado Resultado

Microshell Eco (20 denier) ehuna du aurrealdean; oso arina, transpiragarria eta haize-babesgarria da, eta ura ondo jasaten du (PFCrik gabeko DWR). Horrez gain, Teijin Octa isolatzailea du, jardueran isolamendua eta transpiragarritasuna emateko. Mahukak, lepoa eta bizkarraldea Warmshell Eco birziklatu eta elastikoz egina dago, eta, transpiragarritasuna emateaz gain, erosotasun-sentsazio termikoa ematen du. Horrez gain, bakterioen aurkako S-café tratamendu naturala du; horrek, usain txarra eragozteaz gain, UV izpietatik babesten gaitu, eta ehuna oso azkar lehortzen laguntzen du. Eskuentzako bi patrika kremaileradun eta lokarri elastiko bidez egokitzeko barrenak ditu. Gainera, eskumuturrek hatz lodirako tartea dute, eta, hala, mahuka bere lekuan mantentzen da. Kokots-babesgarria eta jostura lauak ditu. Jantziak duen patrikan bertan gorde daiteke jaka.

Resultado Resultado
< Volver a Innovación
Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.