Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

ASCENT GTX PRO JKT JAKA

Protech Series
1642287-2101
Hiru geruzako Gore-tex Pro berriaz fabrikaturiko alpinismorako jaka, aurreko Gore-tex Pro ehuna baino erresistenteagoa eta transpiragarriagoa (% 28 transpiragarriagoa). Horren ondorioz, erosotasuna handiagoa da alpinismo adituentzat egoera zailetan. 3D erako Txano estugarria, kasko modura ere erabil daitekeena. Aurrealdea kurtsore bikoitzeko kremaileraz ixtekoa, uraren aurka erresistentea; barnealdean babeserako tapatxoa du eta kokotsean ere babesgarria darama. Elurraren aurkako hegal elastiko eta desmuntagarria. Mahuka aurreformatuak, eskalada egiteko egokituak. Eskumuturrak velcroz erregulatzen dira eta logotipo distiratsuak ditu. Besapeak kurtsore bikoitzeko YKK aireztapen-kremaileraz hornitzen dira; uraren aurka erresistentea da. Aurrealdean kremaileradun bi patrika ditu, uraren aurka erresistenteak eta erdi mailan kokatuak. Horrela, erabilgarriak dira bai arnesarekin eta baita motxilarekin ere. Ezkerreko mahukan beste bat dauka, kremailera berdinaz. Azpialdetik tanketan sartutako soka elastikoz erregula daitekeen irekidura du, esku bakarraz estu daitekeena.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    ASCENT GTX PRO JKT JAKA

    Ternuako gizonentzako ASCENT GTX PRO JKT alpinismo jaka erabat iragazgaitza da eta espedizio gogorretan babesteko aproposa da. Jaka haize-babesgarria honek guztiz iragazgaitza eta urraduren kontrakoa da GORE-TEXPro ehunari esker. Jaka honek, Alberto Iurrategi bezalako mundo-mailako alpinistek erabilita, kaskoarekin erabil daitekeen txanoa, arnesarekin eta motxilarekin erabilgarri diren patrikak eta kremailera iragazgaitzak ditu. Beste mendi-jarduerentzako aproposa, hala nola, izotz-eskalada, mendi-ibilera edo trekking, ASCENT PRO zerbitzu anitzeko janzkia da eta baldintza klimatiko gogorretan ere babesten du.

    Jarduerak

    MOUNTANEERING

    5/5

    TREKKING

    5/5

    HIKING

    5/5

    Jasangarritasuna

    PFOA PFOS Free

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    637 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliamida

    Ehun teknikoak

    Gore Tex ProGORE-TEX® Pro azken produktuek erresistentzia handiagoa eta transpiragarritasun gehiago (aurreko saileko produktuek baino %28 gehiago) eskeintzen dute. Baita iragazgaiztasun eta haize-babes fidagarri eta iraunkorra ere. Horrela, babesa fidagarri eta iraunkorragoa da, baita baldintza gogorrenetan ere. Gainera, izerdia pilatzeko arriskua oso txikia da eta erosotasun handiena du, baldintza klimatiko eta jarduera-maila ezberdinetan. GORE-TEX® Pro ehunaz eginiko azken janzkiak bereziki diseinaturik daude alpinista profesionalek eta aire zabaleko jardueren zale amorratuek denbora luzez erabil ditzaten, izan ere, baldintza muturreneko eta aurrez asma ezin diren egoeretan ibiltzen dira, atseden- eta jarduera-ziklo ugarirekin.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.