Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

QUANTUM JACKET JAKA

Adrenalite Series
1642813-2183
Jaka oso arina, Pertex Quantum gaineztapen birziklatuan fabrikatua. Ura aldarazten duen PFOA/POFS gabeko tratamendu batez (DWR) horniturik dago eta, horrez gain, 30D erako poliester birziklatuzko forrua du. Isolatzaile modura, Neokdun etxearen lumatxa birziklatua erabiltzen da (FP800). Eta PFC gabeko ura aldarazteko DWR akaberaz, beroa mantendu egiten du janzkia hezea egon arren. Polartec Power Stretch Pro materiala du alboko paneletan, mugimendu aldetiko askatasun egokia bermatze aldera. Espazio gutxi hartzen du eta eroso gorde daiteke poltsa batean. Neokdun amaitutako produktuak birziklatuz lortzen da, esate baterako, beren balio-bizitza osatu duten ohe-jantzi eta janzkietatik. Lumatxaren betegarriaren balio-bizitza amaitutako produktuena baino luzeagoa denez, produktu horiei bigarren erabilera bat eman ahal zaie behar bezala prozesatzen badira.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    QUANTUM JACKET JAKA

    Ternuako gizonentzako QUANTUM JACKET jaka janzki oso beroa, haize-babesgarria, transpiragarria eta uraren kontrakoa da. Balio anitzeko janzkia da oso; mendiko eskian, trail runningean, fast hikingean edo trekkingean aritzeko eta erabateko arintasuna bilatzen dutenentzako egokia Birziklatutako ehunez eginda dago eta Neokdun lumatxa birziklatu hidrofugoaz egindako betegarria duenez, beroa mantentzen du heze dagoenean ere. Trinkogarria da eta oso espazio txikia hartzen du. Eroso gordetzeko boltsa barne.

    Jarduerak

    SKI TOURING

    5/5

    TREKKING

    5/5

    TRAIL RUNNING

    4/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    3800000 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra

    Ehun teknikoak

    Pertex QuantumPertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.
    NeokdunBirziklaturiko lumatxa erabilitako izara eta janzkietatik lortzen da, hau da, beren balio-bizitza osatu duten ohe-jantzi eta janzkietatik. Lumatxaren eta lumaren betegarrien balio-bizitza amaitutako produktuena baino luzeagoa izan ohi da. Hori dela eta, produktu hoien luma eta lumatxaz eginiko betegarria ateratzen da. Lumatxa sailkatu eta prozesatu egiten da garbiketa eta errendimenduari loturiko beste estandarrak betetzeko. NEOKDUN lumatxa birziklatuei prozesu berritzaile bat aplikatu behar zaie, ahalik eta garbitasun-maila eta errendimendu handiena izateko, bukatutako produktuen betegarri berri modura. Prozesuak ingurumena errespetatzen du eta ez da produktu kimiko kaltegarririk erabiltzen.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.