Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

GLACIER JKT M TXAKETA

Protech Series
1643045-1803
Jaka tekniko txanoduna, Pertex® Quantum Air ehunarekin fabrikatua eta oso transpiragarria. Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du, haizearen kontrako babesa eskaintzen du, eta zirimiriari ondo eusten dio. Barnealdean Primaloft Gold isolatzailea du (160 g), hezetasun-egoeretan ere isolamendu handia ematen duena. Horrez gain, honako hauek ditu: hiru patrika (bi, eskuetarako, eta bat, bularraldean), egokitu daitekeen txanoa, lokarri elastiko eta itxigailu bidez estutzeko barrena eta garraiorako poltsa.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    GLACIER JKT M TXAKETA

    Babestu zaitez hotzetik eta euritik Ternua etxearen gizonentzako GLACIER jaka honekin. Jaka tekniko honek erabateko isolamendua emango dizu trekkingean eta mendiko jardueretan, baita hezetasun-egoeretan ere, eta PFCrik gabeko uraren kontrako tratamendua dauka, jasangarritasunaren adierazgarri. Hiru patrika eta txanoa ditu, bai eta lokarri elastiko eta itxigailu bidez egokitu daitekeen barrena eta garraiorako poltsa ere.

    Jarduerak

    MOUNTANEERING

    5/5

    TREKKING

    5/5

    HIKING

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    576 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliamida
    • Forru Konposaketa: 100%Poliesterra
    • Betegarri konposaketa: 100%Poliesterra

    Ehun teknikoak

    Pertex QuantumPertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.