SIGNAL PEAK W JAKA
Emakumeentzako jaka hibrido isolatzailea. Txanoa, mahukak eta bizkarraldea Warmshell Eco ehunez eginak daude. Birziklatutako ehun elastikoa da, transpiragarritasuna errazten duena, eta, hala, erosotasun termikoa sentiarazten duena. Aurrealdea Microshell Eco ehun birziklatuz egina dago; haize-babesgarria da eta uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du, iraunkortasuna bermatzeko. Jantzi arina, transpiragarria eta haize-babesgarria da, eta mugimendu-askatasuna ematen du, alboetako ehun elastikoei esker. Jakak eskuetarako 2 patrika ditu, hatz lodiarentzako zuloa duten eskumuturrak –azpildura elastikoz azpilduak–, txanoa, lokarri eta itxigailu bidez egokitu daitekeen barrena eta jostura lauak, urradurak eragozteko. Bakterioen aurkako S.Café tratamendu naturala du, usain txarra eragozteko.
Jarduerak