Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KANGRI M JAKA

Trekking Series
1643053-2256
Goretex ehunez egindako erabilera anitzeko jaka teknikoa. Ehun birziklatua kanpoaldean. Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua. Ura ondo jasaten duten kremailerak. Egokitu daitekeen 3D erako txanoa. Aurrez eratutako mahukak. Bi patrika aurrealdean. Egokitu daitezkeen eskumuturrak eta barrena.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    KANGRI M JAKA

    Goza ezazu zure trekkingeko abenturaz Ternua etxearen gizonentzako KANGRI JACKET jakarekin. Jantzi tekniko eta moldakor hau oso egokia da aire zabaleko jarduerak egiteko, eta kanpoalde birziklatuko Gore-Tex® ehunaz egina dago. Gainera, PFCrik gabeko uraren kontrako tratamendua dauka, jasangarritasunaren alde dugun jarreraren erakusgarri. Iragazgaiztasuna eta erosotasuna osatzeko, ura jasaten duten kremailerak eta egokitu daitekeen 3D erako txanoa izateaz gain, mahuka aurrez eratuak, eskuetarako bi patrika kremaileradun eta bularraldean beste bat ditu, baita belkroz estutzeko eskumuturrak eta lokarri elastiko eta itxigailu bidez egokitu daitekeen barrena ere.

    Jarduerak

    ALPINE

    4/5

    HIKING

    5/5

    SKI TOURING

    4/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    475 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra

    Ehun teknikoak

    Gore TexGORE-TEX® produktuaren teknologiaz hornitutako janzkiek babes iragazgaitza, haizebabes iraunkorra eta transpiragarritasun hobetua eskaintzen dituzte. Gorek etengabe egiten ditu aire zabaleko probak erabiltzaileen premiak hobeto ulertzeko. Horrela, GORE-TEX® GUARANTEED TO KEEP YOU DRY™ promesa bete ahal du. Etekin gakoak: • Iragazgaiztasun iraunkorra eta haize-babesa • Transpiragarritasun egokia Paclite® teknologia da soluziorik onena mendi ibilaldi, bidaia nahiz espazioa eta pisua garrantzizkoak diren edozein ekintzatarako. GORETEX- eko mintza duen barrualdeko azal babesleak forruen erabilera ekiditen du. Emaitza: arintasuna eta konpaktagarritasuna.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.