SUNSET PEAK M JAKA
Mugimendu-askatasuna Ternua etxearen gizonentzako SUNSET PEAK JACKET jakarekin. Balio anitzeko jantzi hau oso egokia da mendiko mota guztietako jardueretarako, esaterako, mendi-ibilaldian, trekkingean edo aire zabaleko beste edozein jardueratan aritzeko. Jasangarritasunaren alde dugun jarreraren erakusgarri, azkar lehortzen den jaka elastiko eta sendo hau Warmshell Eco ehunaz egina dago. Jaka modura erabil daiteke isolamendu arina lortzeko edo hirugarren jantzi baten azpian erabil daiteke, tarteko geruza modura. Jostura lauak eta hiru patrika ditu, bat mahukan, bai eta hatz lodirako tartea mahukan eta lokarri bidez egokitu daitekeen barrena ere, beroa ez galtzeko.
Jarduerak