PUNJAB M JAKA
Ternua etxearen gizonentzako PUNJAB JACKET jaka polar txanodunak hotzaren aurka babestuko zaitu eta, aldi berean, Polartec® Power Stretch® Pro ehunari esker, izerdia zure gorputzetik urrundu eta lehor mantenduko zaituen transpiragarritasun egokiaz gozatuko duzu. Jantzi honen ebakera doituari eta arintasunari esker,mugimendu-askatasun handia izango duzu mendiko jardueretan, esate baterako, mendi-ibilaldietan, trekkingean, alpinismoan eta izotz-eskaladan. Jaka modura erabil daiteke isolamendu ertain edo arin baterako edo shell jantzi baten azpian erabil daiteke, tarteko geruza arin modura. Jostura lauak ditu urradurak ekiditeko, hiru patrika, bat bularraldean, eta mahuketan hatz lodiarentzako zuloak.
Jarduerak