Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

OTTO LITE JKT W JAKA

Trekking Series
1644268-9937
Special Price 79,96 € Regular Price 99,95 €
-20%
Jaka tekniko oso arina eta trinkogarria; haizetik babesten du eta ura ondo jasaten du. Material bakar bateko ehun birziklatuekin egina dagoenez erabat, balio-bizitza amaitzean erraz birzikla daiteke jantzia. Kanpoaldean erabilitako ripstop 20D Microshell teknologiari esker, haizetik babesten du, ondo jasaten du ura eta oso transpiragarria da. Jantzia aproposa da egun fresko eta haizetsuetarako, baita euri gutxiko egunetarako ere. Bikaina aire zabaleko jarduera ugari egiteko, bai jantzita, bai trinkotua eta behar denean erabiltzeko prest. Ur-zutabea 5.000 mm-koa da. Termozigilatuta ez badago ere, ura ondo jasaten du jakak. Oso transpiragarria denez (30.000 g/m²/24 h-ko MVP), ezin erosoagoa da. Alboko elastikoei esker, oso erraz egokitzen da txanoa. Doitzeko sistema du bularraldean; horri esker, behar denean airezta daiteke, jaka guztiz ireki beharrik izan gabe. Patrika bat du bularraldean, dena ongi gordetzeko. Barrena eta eskumuturrak elastikoaren bidez egokitzen dira; beraz, ez da airerik sartzen kanpotik eta erosoagoa da. Jaka erraz asko konprimatzen da garraiatzeko poltsan; bada, bikaina da beti soinean eramateko. Kanpoko ehuna poliester % 100 birziklatuzkoa da (plastikozko botiletatik lortu da). Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du (DWR), gainera. Gainera, ehunak OEKO-TEX® eta Bluesign® ziurtagiriak ditu.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    OTTO LITE JKT W JAKA

    Jaka tekniko oso arina eta trinkogarria; ura ondo jasaten du.

    Jarduerak

    Trekking

    5/5

    Fast Hiking

    5/5

    Mendi-ibiliak

    4/5

    Erabilerak

    Haizearen kontrako babesa

    5/5

    Euri arinaren kontrako babesa

    5/5

    Trinkogarria

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    monomaterial
    MonomaterialMaterial bakarrekoak dira; polimero bakar batekin eginak daude. Material bakarrarekin eginda daudenez, produktuak askoz ere errazago birziklatzen dira jantziaren bizitza erabilgarriaren amaieran; horri esker, baliabide gutxiago behar dira eta jantzien ingurumen-eragin orokorra murrizten da. + info
    circular
    CircularEtiketa zirkularrak produktu hau zuntz birziklatu eta birziklagarriekin edo berriztagarri eta biodegradagarriz egina dela esan nahi du. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    195 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
    Patron
    Regular Fit:Patroi erregularreko jantzia. Ternua markako jantzien neurriak ezagutzeko neurrien gida kontsultatu

    Ehun teknikoak

    microshellTeknologiaren ikuspuntutik, Microshell ehun teknikoa mikrozuntz sintetiko ultra finak erabiliz garatu da ehun ultra arina, oso transpiragarria eta haize-babesa eskaintzen duena lortzeko. PFC (fluorokarburoak) gabeko ura aldarazteko tratamendua darama. Gainera, lumaren aurka eta zuntzezko betekien aurka erresistentea da.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.