Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

CYCLONE PRO JKT W JAKA

Adrenalite Series
1644272-1263
Special Price 159,96 € Regular Price 199,95 €
-20%
Cyclone Pro jaka teknikoa oso arina da; Shelltec Active Flex gure teknologiarekin eginda dago. Iragazgaitza, transpiragarria, sendoa eta oso-oso konprimagarria da. Molde aurrez eratuari eta bi ehun elastikoei esker, mugimendu-askatasun handia eta erosotasuna izango dituzu. Cyclone Pro ezin hobea da aire zabaleko edozein jardueratarako, bereziki aerobikoetarako, halakoetan funtsezkoa baita babesaren eta arintasunaren arteko oreka. Zirkularra izateko ekodiseinatu da. Material bakarreko ehun birziklatu batekin eginda dago, eta balio-bizitza amaitzean oso-osorik birzikla daiteke. Jostura termozigilatuak ditu eta kremailerek ura ondo jasaten dute. Horiei esker, jantziak gehiago irauten du, eta funtzionalagoa da. 20.000 mm-ko ur-zutabea eta 20.000 g/m²/24 h-ko MVP transpiragarritasuna ditu. Hori horrela, errendimendu bikaina ematen du eguraldi txarra dagoenetan. Gainera, aurreko kremailerak ura ondo jasaten dute, eta, alboko elastikoei esker, oso erraz egokitzen da txanoa. Horrez gain, euste-panel elastiko bat du txanoan, eta haizetik babestekoa, bekokian, hegalaren azpian. Doitzeko sistema du bularraldean; horri esker, behar denean airezta daiteke, jaka guztiz ireki beharrik izan gabe. Barrena itxigailu oso arin baten bidez doitzen da eta eskumuturrak elastikoak dira. Horri esker, ezin hobeto egokitzen da jantzia. Estanpatu islatzaileei esker, hobeto ikusten da argi gutxi dagoenean. Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du, eta ehunek Bluesign® ziurtagiria dute. Kanpoko ehuna nylon stretch birziklatu postindustriala da (20D eta 60 g/m²). Gainera, erraz eraman eta gorde daiteke dakarren konprimatze-poltsan.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    CYCLONE PRO JKT W JAKA

    Gure Cyclon kutuna bueltan da; nabarmen hobetuta, gainera. Ezagutu PRO bertsio berria.

    Jarduerak

    Trail running

    5/5

    Fast Hiking

    5/5

    Trekking

    3/5

    Erabilerak

    Haizearen kontrako babesa

    5/5

    Euri-jasaren kontrako babesa

    5/5

    Trinkogarria

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    monomaterial
    MonomaterialMaterial bakarrekoak dira; polimero bakar batekin eginak daude. Material bakarrarekin eginda daudenez, produktuak askoz ere errazago birziklatzen dira jantziaren bizitza erabilgarriaren amaieran; horri esker, baliabide gutxiago behar dira eta jantzien ingurumen-eragin orokorra murrizten da. + info
    circular
    CircularEtiketa zirkularrak produktu hau zuntz birziklatu eta birziklagarriekin edo berriztagarri eta biodegradagarriz egina dela esan nahi du. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    170 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliamida
    Patron
    Slim Fit:Gorputzera egokitzen den jantzia, patroi estukoa. Jantzia lasaiago geratzea nahi izanez gero, neurri handiagoa hartzeko aukera kontuan hartu.

    Ehun teknikoak

    shelltec_active_flexMikro-filamentuzko (%65 poliamida, birziklatutako arrantza-sareetatik lortutakoa eta % 35 elastanoa) egitura multielastikoak (4 way stretch) isolamendu termiko ona, transpiragarritasuna eta izerdia kanporatzeko gaitasun ona eskaintzen ditu. Ehuna oso elastikoa da eta mugimenduaskatasuna hobetzen du, eta isolamendu eta tenperaturaren erregulazio egokia bermatzen ditu eguraldi hotzean.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.