Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Innovación

OPENING NEW ROUTES
OF SUSTAINABILITY

seacycle
ESKALADAZALEEI ZUZENDUTAKO BILDUMA CLIMVIBE
ESKALATZAILEEK ESKALATZAILEENTZAT SORTUTAKO BILDUMA

Gorka Karapeto eskalatzaile ospetsuak eta Iruñeko Bihatz rokodromoko talde osoak modu aktiboan parte hartu dute eskaladazaleentzako Climvibe bilduma garatzen, bai ehunak sortzen eta hautatzen baita ondoren probatu dituzten prototipoak prestatzen ere.

JASANGARRITASUNAREN BIDEA JARRAITUZ

Ternuak, produktuari aplikatutako berrikuntza jasangarriaren ibilbidea jarraituz, hainbat ehun barne hartzen dituen bilduma bat diseinatu du: Recover Blue ehuna (kotoi birziklatua eta poliester birziklatua nahasten ditu), SEACYCLE proiektutik datorren ehuna (itsasoan bildutako plastikoa birziklatu eta edukiontzi horiko plastiko birziklatuarekin eta kotoi organikoaren nahasten da) eta REDCYCLE proiektuko ehuna (Ternua etxeak 2016an zuzendu zuen ekimena da; horren bidez, abandonatutako 12 tona arrantza-sare atera zituen itsasotik, eta ehun elastiko eta arin bihurtu).

EMAITZA

Arropa tekniko eta funtzionalak dira, eta ematen duten mugimendu-askatasunagatik, josturarik ez izateagatik eta aukeratutako ehunengatik bereizten dira. Bilduma honekin, Ternua etxeak eskaladako jantzien eta osagarrien eskaintza indartu nahi du, gaur egun gorabidean dagoen jarduera baita, eta markarekin lotuta egon baita beti. Izan ere, gaur egun, Espainiako hainbat mendi-federaziotako eskalatzaileen jantziak egiten ditu, bai entrenatzeko bai lehiatzeko.

ON ROPE MOTXILAREKIN OSATZEN DA BILDUMA

Eta, bilduma hau osatzeko, Ternua etxeak ON ROPE motxila sortu du (40 litrokoa). Diseinua eskalada egiteko eta hurbilbideetan erabiltzeko pentsatua dago. Diseinuari dagokionez, ezaugarri nabarmengarriena da irekidura duela erdialdean, kremailera zirkularrarekin. Motxila oso teknikoa eta arina da, eta ehun birziklatuekin egina dago. Gainera, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua dauka.

Copyright © 2024 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.