Galtza bielastiko erabat iragazgaitzak (ur-zutabea: 20.000 mm) eta transpiragarriak (MVP: 20.000 g x m2 x 24 h), Shelltec Active Flex ehunaren 2,5 geruzarekin eginak (ehunak uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua dauka). Oso konprimagarriak dira (atzealdeko patrikan gorde daitezke, erraz eraman ahal izateko); gomazko gerrialdea dute, lokarri eta itxigailu bidez egokitu daitekeena; kremailera azpiko aldean, bota zabalagoekin ere erabili ahal izateko; eta zati islatzaileak atzealdean, errazago ikus zaitzaten. ü Ehun iragazgaitza eta transpiragarria. ü Ehun bielastikoa. ü Nylonezko ehun birziklatua, industria-hondakinetatik aterata. ü PFCrik gabeko DWR tratamendua. ü Bluesign Approved ehuna.
<table><tr><td>CYCLONE, ezerk ez zaitzan gelditu. Gizonentzako galtza bielastiko erabat iragazgaitz eta transpiragarriak, edozein ekaitzi aurre egiteko pentsatua daude, uraren kontrako tratamendua -PFCrik gabea- duen Shelltec Active Flex ehunari esker. Horregatik, eurirako ezin jantzi egokiagoa da. Gainera, nabarmendu beharrekoa da oso janzki konprimagarria dela eta egokitu daitekeen gomazko gerri bat duela, baita beheko kremailera bat ere, menago zaion erabilerara egokitzeko. Halaber, ikusgarritasuna areagotzeko, galtza hauek xehetasun islatzaileak dituzte. </td></tr></table>
Mikro-filamentuzko (%65 poliamida, birziklatutako arrantza-sareetatik lortutakoa eta % 35 elastanoa) egitura multielastikoak (4 way stretch) isolamendu termiko ona, transpiragarritasuna eta izerdia kanporatzeko gaitasun ona eskaintzen ditu. Ehuna oso elastikoa da eta mugimenduaskatasuna hobetzen du, eta isolamendu eta tenperaturaren erregulazio egokia bermatzen ditu eguraldi hotzean.