Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

DEVILS PEAK JAKA

Motxilak
1642770-9937
Kanpoaldetik 30D erako nylon ehunaz fabrikaturiko gizonentzako Txanodun jaka, PFC gabeko ura aldarazteko tratamenduz hornitua eta isolatzaile modura 200 gramoko Thinsulate Featherless materiala daramana. Betegarri askeko isolatzaile horrek luma naturalaren itxura eta errendimendua dauka, baita bustita dagoenean ere. Betegarri hori 600FP baten baliokidea da. Oso transpiragarria da eta bero asko eskaintzen du muturreko baldintzetan erabiltzeko. Paregabea da bigarren geruza modura eramateko baldintza gogorretan, edo kanpoaldeko geruza modura eramateko baldintzak hobeak direnean. Eskuetarako kremaileradun 2 patrika ditu, azpildura malguz azpildutako Txanoa eta eskumuturrak, eta soka elastikoz estutzeko barrenak, bero-galera ekidite aldera.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    DEVILS PEAK JAKA

    Ternuako gizonentzako DEVILS PEAK jakak hotzetik babesten du baldintza gogorretan Thinsulate Featherless isolatzaileari esker eta bustita ere errendimendu izugarri du. Haize-babesgarria eta transpiragarria da eta paregabea da bigarren geruza modura eramateko baldintza gogorretan edo kanpoaldeko geruza modura eramateko baldintzak hobeak direnean. Trekking, mendi-ibilian edo alpinismoa bezalako mendi-jardueretan aproposa.

    Jarduerak

    MOUNTANEERING

    4/5

    TREKKING

    5/5

    HIKING

    5/5

    Jasangarritasuna

    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    5500000 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliamida

    Ehun teknikoak

    Pertex QuantumPertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.