Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

DUNAGIR JAKA

Trekking Series
1642965-2101
Isolamendu-jaka arina, balio anitzekoa eta oso trinkogarria da, material birziklatuz eginda. Kanpoaldean Pertex® QuantEco® ehunez eginda haizearen aurkako babes oso arina izateko eta PFC gabeko ura aldarazteko tratamenduz hornitua. Gainera, Primaloft®Silver Eco 133g ehuna ere badu isolamendu maila altua lortzeko hezetasuna dagoenean ere. - Hiru patrika (bi eskuetarako eta bat bularrean) - Boltsa oso txiki batean gorde daiteke. - Eskumutur eta barren elastikoak beroaren galera ekiditeko

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    DUNAGIR JAKA

    Ternua etxeak gizonentzat egindako DUNAGIR PRIMA haize-kontrako jaka janzki arin, transpiragarri eta epela da. Egokia da mendiko jardueretarako, esate baterako, trekkingean, mendi-ibilietan, izotz-eskaladan edo alpinismoan erabiltzeko, eta baita eguneroko jardueretan eta denbora librekoetan babesteko ere. Gure deierarekin bat etorriz, material birziklatuekin dago fabrikatua, hain zuzen, kanpoaldetik PFC gabeko ura aldarazteko tratamenduz hornitutako Pertex® Quantum Eco® ehunarekin eta Primaloft® Silver Eco 133 g betegarriarekin, oso efizientea dena isolatze-maila erdiesteko. Konprimagarria da, poltsa oso txiki batean gorde daiteke eta behe eta eskumuturreko elastikoak barneratzen ditu, beroa galtzea ekiditeko.

    Jarduerak

    Mountaneering

    4/5

    Trekking

    5/5

    Hiking

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    4300000 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
    • Forru Konposaketa: 100%Poliamida
    • Betegarri konposaketa: 100%Poliesterra

    Ehun teknikoak

    pertex_quantum_eco"Pertex Quantum® da gure ehundura arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena baliatzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak dira materialaren pisua aintzat hartuz. Neurrira egokitutako jaketan erabili daiteke. Dena de, erreduren aurkako erresistentzia ez da alderagarri 44 decitex-eko pisu estandarra duen ehundura batekin. Partex Quantum® ehundura trikoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lozakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialeta. Ekipamendu onaren zale amorratuen ametsa da. Propietate nagusiak: • Pisu ultra-arina, 30 g/m2. • Trinkoa. • Erresistentzia-pisu oreka bikaina. • Arina eta erresistentea. Pisuaren %25-50 murritz daiteke sendotasun nahiz erreduren aurkako erresistentzia gehiegi sakrifikatu gabe. • Paketatzean bolumenaren %50 hartzen du 44 decitex-eko ehundura estandarrekin alderatzen badugu."

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.