Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KUBIK 1/2 ZIP M KAMISETA

Commitment
Trekking Series
1207371-9937
Gozatu kirolaz eta sentitu babestuta gizonentzako tarteko jantzi ekologiko honekin. Arina eta balioaniztuna da, eta kremailera erdia du. Polartec® eta Power Stretch® ehunekin eta WARMSHELL ehun birziklatuarekin egina dago, eta S.Café® tratamendua dauka. Bere ehunak izerdia primeran kanporatzea bermatzen du, baita berehala lehortzea eta aparteko mugimendu-askatasuna izatea ere. Jostura lauak ditu, kokots-babesgarria, kremaileraren urradurak saihesteko, eta likra elastikoa eskumuturretan eta barrenean. Lepoaren barnealdea oso beroa eta erosoa da, eta bolatxoen kontrako erresistentzia bikaina du. Jantzi jasangarria da, S.Café® tratamendu ekologiko eta naturala duelako. Tratamendu horri esker, usain txarrak kontrolatu, hobeto lehortu eta UV izpietatik babesten du. Horrez gain, uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du (DWR); erabilitako ehunek BLUESIGN® ziurtagiria daukate, eta WARMSHELL ehuna erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin egina da.
Special Price 79,96 € Regular Price 99,95 €

Bidalketak eta itzulketak doan.

Itzulketak doan 30 egunetan

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

Informazio gehiago
Ekintzak eta ezaugarriak
Ehun teknikoak
Commitment
Commitment
COMMITMENT LOGOA DARAMATEN TERNUAKO PRODUKTUAK...
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
Gehiago jakin
Janzki honetan
Bluesign Aproved Fabric
Copyright © 2021 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.