Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

GORU PANT PRAKA

Trekking Series
1273394-2459
Galtza tekniko hauek, mugimendu askatasun bikaina emateaz gain, transpiragarritasun ezin hobea eta haizearen aurkako babesa eskaintzen dute. Oso egokiak dira egun hotzetan trekkinga edo hikinga egiteko, besteak beste. Shellstretch Prowool ehun bielastikoz fabrikatuak, eta uraren kontrako PFCrik gabeko akabera daukate. Jantzi honek, merino artileari esker, erregulazio termikoa ahalbidetzen du. Belaun artikulatuak, gerrikoa, itxigailu bidez estutzeko galtza-barrenak eta kremaileradun lau patrika ditu.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    GORU PANT PRAKA

    Ternua etxearen gizonentzako GORU PANT galtzek mugimendu-askatasun bikaina eta transpiragarritasun eta haizearen kontrako babes ezin hobeak emango dizkizute. Oso egokiak dira egun hotzetan trekkingean edo hikingean aritzeko, besteak beste. Shellstretch Prowool ehun bielastikoz eginak daude, PFCrik gabeko uraren kontrako akaberarekin eta, merino artileari esker, erregulazio ezin hobea lortzen da gorputzaren eta klimaren artean. Belaun artikulatuak, gerrikoa, itxigailu bidez estutzeko barrenak eta kremaileradun lau patrika dituzte.

    Jarduerak

    MOUNTANEERING

    3/5

    TREKKING

    5/5

    HIKING

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    544 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 67%Poliamida 13%Poliesterra12%Artilea 8%Elastanoa

    Ehun teknikoak

    shellstretch_prowoolehunak artilezko oihalen erosotasuna eta estetika eskaintzen du nylonezko iraunkortasunarekin batera. Ehuna barnealdean merino artilez eginda dago eta nylon zuntzez kanpoaldean. Lau noranzko ditu eta urraduren kontrakoa da oso. Transpirazioa gorputzetik urrun mantendu eta berehala xurgatzeko diseinaturik dago. Gainera, PFC gabeko ura uxatzeko tratamendua dauka. Horrenbestez, Shellstretch Pro Wool ehundura oso egokia da mugimendu aldetiko erabateko askatasuna eskatzen duten aire zabaleko jarduerak egiteko.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.