Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

Sostenibilidad

IRAUNKORTASUNA

Espiritu horrek gure pauso guztietan du eragina. Hori aintzat hartuta diseinatzen eta fabrikatzen ditugu gure jantzi eta osagarriak, planetarekiko eta pertsonekiko konpromisoa alde batera utzi gabe.

Babes-borondate argi batekin jaio ginen. Gure historiaren, gure DNAren eta ematen dugun pauso bakoitzaren barne dago babes hori… Eta pauso horiek, edonora eramaten gaituztela ere, prozesu iraunkor eta begirunetsuak betetzen dituzte lurrari eman diguna itzuli ahal izateko, horregatik hautatzen ditugu arreta handiz lantzen ditugun material eta produktuak.

Logos Sostenibilidad

Halabeharrez, izateko eta gauzak egiteko modu horren ondorioz, European Outdoor Conservation Association (EOCA) elkarteko bazkideak gara. Gainera, duela 20 urte baino gehiago, zetazeoen kontserbazioaren alde aktiboenak diren elkarteetako batekin elkarlanean hasi ginen: Whale and Dolphin Conservation (WDC) elkartearekin. Espezie horien babesa eta biziraupena sustatzen ditu elkarte horrek, baita haiekiko sentsibilizazioa ere. Adibidez, 1994an, lau bale hartu genituen babesean eta gaur egun markaren bereizgarri dira: Bat, Half Moon, Navaho eta Buckshot, azken urteetan begiztatuak izan direnak.

Haiek eta gure ikurra –bale baten isatsa– babes horren adierazgarri dira, baita planetaren eta pertsonen arteko harremanarena ere. Hain zuzen, harreman hori da gure zerizanaren funtsa, eta, azken batean, gure esentziarik garbiena.

Logos Sostenibilidad
Proiektuak Iraunkortasuna
Proyecto Destacado

NUTCYCLE

A color form our nature

REDCYCLE

Sareak eraldatzen, mundua eraldatzeko

GORBEIA SUZIEN

Iraunkortasuna helburu duen lasterketa

PFCRIK GABE

Toxikorik gabeko bilduma bat

Sostenibilidad

Produktu eta prozesu iraunkorrak

Filosofia horrek bultzatuta, Commitment kontzeptuaren pean, garapenaren alde lan egiten dugu, natura ingurumenarekin eta pertsonekin era harmoniatsu eta etiko batean elkarreraginez, printzipio horiek ageriko eta benetako konpromiso bihurtzen dituzten proiektu iraunkorren bidez.

Logos Sostenibilidad

Logos Sostenibilidad
NEOKDUN LUMATXAK
INGURUMENA ERRESPETATZEN DU.

Ternua aitzindaria izan da munduan luma birziklatua erabiltzen; bizitza-zikloa bukatuta duten jantzi eta produktuetatik lortzen den material natural eta %100 biodegradagarriaren erabileran. Europan bildutako luma aukeratu, prozesatu eta garbitu egiten da, NVP trazabilitate estandarrak bere iturria kontrolatzen du eta EDFA trazabilitate estandarra erabiliz hirugarren alderdi batek kontrolatzen du ere.

Alberto Iñurrategik, markaren enbaxadoreak, WOPeak proiektuaren barnean Ternuak babestutako Chanlangarako espedizioan berrikuntza hau frogatu eta balioetsi zuen.

Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.