Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KANYA 1/2 ZIP W KAMISETA

Trekking Series
1206562-2222
Tarteko jantzi balioaniztuna, kremailera erdiarekin, Polartec Powerstretch Pro ehunez egindakoa. Elastikoa eta erosoa. Transpiragarria. Goxoa. Mugimendu-askatasun ezin hobea. Berehala lehortzen da. Kremailera erdialdean, aireztapen gehigarria emateko. Jostura lauak.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

KANYA 1/2 ZIP W KAMISETA

Ternua etxeak emakumeentzat egindako KANYA 1/2 ZIP kamiseta polarrak hotzaren aurka babestuko zaitu eta, aldi berean, Polartec® Power Stretch Pro® ehunari esker izerdia zure gorputzetik urrundu eta lehor mantenduko zaituen transpiragarritasun egokiaz gozatuko duzu. Jantzi elastiko, berehala lehortzeko, eroso eta arras sendo honek mugimendu-askatasun handia emango dizu mendiko jardueretan, esate baterako, mendi-ibilaldietan, trekkingean, alpinismoan eta izotz-eskaladan. Jostura lauak ditu, baita kokots-babesgarria ere, urradurak saihesteko.

Jarduerak

MOUNTANEERING

5/5

TREKKING

5/5

HIKING

5/5

Jasangarritasuna

Commitment
Commitment
  • Osagai birziklatuez eginda daude.
  • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
  • Kotoi organikoz eginda daude.
  • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
+ info
Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

280 g.

Konposaketa

  • Ehun konposaketa: 57%Poliesterra33%Poliamida 10%Elastanoa

Ehun teknikoak

Polartec Power Stretch ProPolartec®Power Stretch Pro™ ehunak 4 noranzko elastikotasuna du gorputza biltzeko eta oso transpiragarria da. Gorputza lehor mantentzen du izerditzean eta bero mantentzen dute soinean pisua eraman gabe. Ehunak bi aparteko azalera duen eraketa patentua du: kanpoko azalera nylonez eginda dago eta haize-babesgarria da eta urraduren kontrako babesa du; eta barneko azalera poliester bigunez eginda dago eta larruazaletik hezetasuna kentzen du, gorputza bero, lehor eta eroso mantenduz. Baldintza klimatiko aldakorrentzat aproposa, Polartec®Power Stretch Pro™ aparteko oinarrizko geruza da eta arinago diren janzkien gainean edo janzkia bero lez erabili daiteke.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.