Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KRAK HOODY JAKA

Trekking Series
1642964-2101
Lumaz egindako txanodun jaka beroa, arina, balio anitzekoa eta oso trinkogarria da, material birziklatuz eginda. Kanpoaldean Pertex® QuantEco® ehunez eginda haizearen aurkako erabateko babesa izateko eta PFC gabeko tratamenduarekin ura aldarazteko. Gainera, birziklaturiko antzara-lumatxaz egindako betegarria du isolamendu gaitasun handia izateko. - Hiru patrika (bi eskuetarako eta bat bularrean) - Boltsa oso txiki batean gorde daiteke. - Eskumutur, txano eta estu daitezkeen barren elastikoak beroaren galera ekiditeko - Esku batez estu daitekeen txanoa.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    KRAK HOODY JAKA

    Ternua etxeak gizonentzat egindako lumadun KRAK HOODY jaka janzki epel, arin, haize-kontrako eta konprimagarria da. Egokia da mendiko jardueretarako, esate baterako, trekkingean, mendi-ibilietan, izotz-eskaladan edo alpinismoan erabiltzeko, eta baita eguneroko jardueretan eta denbora librekoetan babesteko ere. Gure deiera iraunkorrarekin bat etorriz, betegarria antzararen lumatxa birziklatuz dago betea eta kanpoaldetik PFC gabeko ura aldarazteko tratamenduz hornitutako Pertex® Quantum Eco® ehunarekin dago fabrikatua. Poltsa oso txiki batean gorde daiteke eta behe eta eskumuturreko elastikoak barneratzen ditu, beroa galtzea ekiditeko.

    Jarduerak

    Mountaneering

    4/5

    Trekking

    5/5

    Hiking

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    472 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
    • Forru Konposaketa: 100%Poliamida
    • Betegarri konposaketa: 90%Plumoia 10%Luma

    Ehun teknikoak

    NeokdunBirziklaturiko lumatxa erabilitako izara eta janzkietatik lortzen da, hau da, beren balio-bizitza osatu duten ohe-jantzi eta janzkietatik. Lumatxaren eta lumaren betegarrien balio-bizitza amaitutako produktuena baino luzeagoa izan ohi da. Hori dela eta, produktu hoien luma eta lumatxaz eginiko betegarria ateratzen da. Lumatxa sailkatu eta prozesatu egiten da garbiketa eta errendimenduari loturiko beste estandarrak betetzeko. NEOKDUN lumatxa birziklatuei prozesu berritzaile bat aplikatu behar zaie, ahalik eta garbitasun-maila eta errendimendu handiena izateko, bukatutako produktuen betegarri berri modura. Prozesuak ingurumena errespetatzen du eta ez da produktu kimiko kaltegarririk erabiltzen.
    Pertex QuantumPertex Quantum da gure ehundurarik arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena erabiltzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak ditu materialaren pisua aintzat hartuz. Pertex Quantum® ehundura trinkoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lo-zakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialetan.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.