Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

KUTURAK PT M PRAKA

Trekking Series
1273897-6259
139,95 €
KUTURAK galtza tekniko berriak dira, slim fit moldekoak. Poliamida bielastiko birziklatuarekin eginda daude, arrantza-sareetatik ateratako REDCYCLE ehunarekin (230 g/m2). Patroi ergonomikoa eta estua du, gerrialdea alboetan duen belkro bikoitzarekin egokitu daiteke, barrenak ireki daitezke eta ehunak errendimendu handia ematen du. Hori dela eta, oso egokia da aire zabaleko jarduerak egiteko, dela trekkinga dela mendiko eskia. Erosotasuna eta mugimendu-askatasun handia ematen du bai jarduera aerobikoetarako bai jarduera estatikoagoetarako. Urraduren kontrako erresistentzia handia dute, eta oso iraunkorrak dira.
- SHELLSTRETCH teknologia bielastikoa eta berehala lehortzen dena.
- Gerrialdea belkro bikoitzarekin egokitu daiteke, eta, gerrikoa behar izanez gero, zerrendak ditu.
- Bost patrika kremaileradun (bi aurrealdean, bi ikusezin alboetan eta beste ikusezin bat izterrean).
- Bi erabileratarako patrikak alboetan: gauzak gordetzeko edo aireztatzeko.
- Barrenek kremailera eta hauspoa dute, botekin erabiltzea errazagoa izan dadin.
- Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR).
- Erabilitako ehunek BLUESIGN(R) ziurtagiria daukate.
- REDCYCLE ehuna, SARETU proiektuko arrantza-sareak birziklatuta lortutakoa.
  • Doako bidalketa-gastuak 130€-tik gora
  • Itzultzeko epea: 15 egun.

#TERNUA

Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

KUTURAK PT M PRAKA

<table><tr><td>Gizonentzako KUTURAK slim fit galtzak, Ternuaren balioak ehunen azken teknologiarekin uztartzen dituztenak. Bereziki REDCYCLE (230 gr/m2) ehunez eginak (arrantza-sareetatik datorren poliamida bielastiko birziklatua, oso sendoak eta beroak dira; horregatik, oso aproposak dira aire zabaleko edozein jarduera -hala nola trekkinga eta mendiko eskia- egiteko. Gainera, jantziak patroi ergonomiko eta doitua du, eta horrek, aldi berean, oso erosotasun eta mugimendu-askatasun handiak ahalbidetzen ditu. Inork eta ezerk ez zaitu geldituko. </td></tr></table>

Jarduerak

Trekking

5/5

Ski Touring

5/5

Hiking

5/5

Erabilerak

Freedom of movement

5/5

Expulsion of sweat

5/5

Warmth capacity

4/5

Redcycle

NETS THAT ARE TRANSFORMED TO TRANSFORM THE WORLD.

Redcycle erabiltzen ez diren arrantza-sareak bildu eta birziklatzeko proiektu bat da, Aquafilekin lankidetzan, sare horiei beste bizitza bat eman eta etorkizun hobearekin konprometitutako jantzi jasangarri bihurtzeko.

Jasangarritasuna

-
PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info

Osaera eta zaintza

Pisua

0 g.

Konposaketa

  • Ehuna: 90% Poliamida 10% Elastanoa
Patron
Slim

Ehun teknikoak

ShellstretchShellstretch ehun bielastikoa erresistentzia handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da. Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko.

Esploratu gure bildumak

Copyright © 2025 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.