Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

LONGS PEAK JKT W TXAKETA

Trekking Series
1643080-9937
Pertex® Quantum Eco ehunaz (PFCrik gabeko tratamenduarekin) fabrikatutako kanpoaldeari esker, txanodun jaka tekniko hau oso egokia da uretatik eta haizetik babesteko. Barnealdean Primaloft® Silver Eco betegarria (133 g) eta Microshell Eco 20D forrua ditu. Halaber, eskuetarako bi patrika eta lokarri elastiko eta itxigailu bidez estutzeko barrena ditu. Garraiorako poltsa txiki batean gorde daiteke.

  • Bidalketak eta itzulpenak: Dohainik
  • Itzulpen epea:gehienez 30 egun.
  • Arreta zerbitzuko kontaktua : shop-online@ternuagroup.com
  • #TERNUA

    Etiketatu zure argazkiak #ternua erabiliz gure arropen galerian parte hartzeko.

    LONGS PEAK JKT W TXAKETA

    Babestu zaitez uretatik eta hotzetik Ternua etxearen emakumeentzako LONGS PEAK JACKET jaka teknikoarekin. Kanpoaldea Pertex® Quantum Eco ehunaz egina dago, jantzi ekologikoen alde egiten dugun apustuaren erakusgarri, eta euritik babesten zaitu mendi-ibilaldian eta trekkingean aritzean eta zure denbora librean. Barnealdean Primaloft® Silver Eco betegarria eta Microshell Eco 20D forrua ditu. Halaber, eskuetarako bi patrika eta lokarri elastiko eta itxigailu bidez egokitu daitekeen barrena ditu. Garraiorako poltsa txiki batean gorde daiteke.

    Jarduerak

    MOUNTANEERING

    4/5

    TREKKING

    5/5

    HIKING

    5/5

    Jasangarritasuna

    Commitment
    Commitment
    • Osagai birziklatuez eginda daude.
    • Osagai natural biodegradagarriez eginda daude.
    • Kotoi organikoz eginda daude.
    • Bluesign® Approved ehunez eginda daude.
    + info
    PFC FreeUraren kontrako tratamendua, toxikorik gabea. + info
    BirziklatuakMaterial birziklatuak erabiliz egina: arrantza-sareak, plastikozko botilak, etab. + info
    Bluesign approved fabricFabrikazio-ehun jasangarriaren ziurtagiria, lan-baldintzak errespetatzen dituena. + info

    Osaera eta zaintza

    Pisua

    455 g.

    Konposaketa

    • Ehun konposaketa: 100%Poliesterra
    • Forru Konposaketa: 100%Poliesterra
    • Betegarri konposaketa: 100%Poliesterra

    Ehun teknikoak

    pertex_quantum_eco"Pertex Quantum® da gure ehundura arinena. Zinez luma-pisua da, izan ere, 30g/m2-koa da bere pisua. Ahalik eta hari finena baliatzen dugu, ahalik eta harizpi gehienez hornitua. Gure ustez, arinagoa izateak ez du esanahi hauskorragoa izatea. Pertex Quantum® da horren erakusgarri, erresistentzia-pisu oreka onena eskaintzen baitu. Urraduren eta asko erabiltzearen erruz kaltetzearen aurkako erresistentzia eta bere josturen sendotasuna egokiak dira materialaren pisua aintzat hartuz. Neurrira egokitutako jaketan erabili daiteke. Dena de, erreduren aurkako erresistentzia ez da alderagarri 44 decitex-eko pisu estandarra duen ehundura batekin. Partex Quantum® ehundura trikoari esker, lumei dagokienez ere erresistentea da. Gama goreneko produktu ugaritan erabil daiteke, esate baterako, lozakuetan, lumazko jantzietan eta espedizioetarako materialeta. Ekipamendu onaren zale amorratuen ametsa da. Propietate nagusiak: • Pisu ultra-arina, 30 g/m2. • Trinkoa. • Erresistentzia-pisu oreka bikaina. • Arina eta erresistentea. Pisuaren %25-50 murritz daiteke sendotasun nahiz erreduren aurkako erresistentzia gehiegi sakrifikatu gabe. • Paketatzean bolumenaren %50 hartzen du 44 decitex-eko ehundura estandarrekin alderatzen badugu."
    microshell_ecoBirziklaturiko nylon haize-babesgarria da, oihal arina, oso iraunkorra eta erresistentea da. Klima txarraren aurkako babesa eskeintzen du eta tratamendu iraunkorra du ura aldarazteko PFC gabekoa eta babes gaitasun ona dute haizearen aurrean.

    Esploratu gure bildumak

    Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.