Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

airgill

AIRGILL MASK
ANTIBIRALA

MASKARA HONEK COVID-19RAKO TRATAMENDU ANTIBIRALEKO TEKNOLOGIA DU, ETA BIRUSEN % 99 DEUSEZTATZEN DITU.
ONLINE SALGAI DAGOENEKO
ANTIBIRALA

Polygiene ViralOff® teknologiari esker. Teknologia hori ehunak eta beste produktu batzuk tratatzeko erabiltzen da, eta birusak % 99 baino gehiago gutxitzen ditu 2 orduan.

BERRERABILGARRIA

Maskara berrerabilgarria da, eta ez dago ordu-mugarik egunean zehar erabiltzeko. Polygiene ViralOff® teknologiak 5 eta 6 hilabete artean iraungo du maskaran, eta 20-30 aldiz garbitu daiteke. Ez dugu maskara egunero zertan garbitu, ordea.

USAINIK GABEKOA

Polygiene Odor Crunch© teknologiak usain txarrak eraginkortasunez ezabatzen dituzten partikulak ditu; usainak neutralizatuta gelditzen dira, eta guztiz deuseztatzen da usain gogaikarria.

URAREN KONTRAKOA

Uraren kontrako ehuna du, eta zipriztinen aurkako akaberak maskararen kanpoaldean, likidorik igaro ez dadin.

EROSOA, ELASTIKOA ETA MOLDAKORRA

Maskara erosoa da, eta, 3D doitze-formari esker, egokitu egin daiteke; oihalezko aurpegi-maskara gehienak baino hobeto egokitzen da aurpegira.

AIRGIL mask
GALDERAK ETA ERANTZUNAK
AIRGILL TERNUA MASKAREN TEKNOLOGIA

NOLA FUNTZIONATZEN DU POLYGIENE VIRALOFF® TEKNOLOGIAK? NOLA GUTXITZEN DA BIRUSA % 99?

Polygiene ViralOff® teknologiak birusak % 99 edo gehiago gutxitzen ditu bi orduan. Polygiene ViralOff® teknologiak birusen jarduera geldiarazten du, funtsezko proteina batzuen interakzioaren bidez, eta eragotzi egiten du birusak zelulak infektatzea. Material tratatuak hainbat birus motaren % 99 gutxitzen ditu 2 orduko epean. Maskara jantzi, eta berehala hasten da teknologiaren lana, eta birusen % 99 ezabatzen ditu 2 orduren ondoren. Prozesu hori berriz gertatzen da birusen bat maskararen ehunari atxikitzen zaionean.

BABESTEN AL DU MASKARAK COVID-19AREN BIRUSETIK?

Teknologiak birus guztietatik babesten du, baita SARS-CoV-2tik ere (COVID-19). Birus guztien % 99 ezabatzen ditu. SARS-CoV-2 birusaren gainean ehunetan ISO metodoa erabili den lehen proban baieztatuta geratu da Polygiene ViralOff® dela mundu osoan ehunetarako lehen tratamendu komertziala birusa % 99 baino gehiago bi orduan gutxitzen duena. Horrek esan nahi du Polygiene ViralOff® tratamenduak SARS-CoV-2 (COVID-19) birusa ehun tratatuaren gainazaletik 2 orduan baino gutxiagoan ezabatzen duela, orain arte testatutako gainerako birusekin egiten duen bezala.

ZER ZIURTAPEN DU AIRGILL TERNUA MASKARAK?

Maskarak ISO18184:2019 ziurtapena du; ViralOff® tratamenduaren efikazia baliozkotzen du horrek. Gainera, laborategiko bederatzi testek ziurtatzen dituzte bere propietateak: antibirala eta antibakterianoa, uraren kontrakoa, aho-toxikotasuna, UVA izpien aurreko babesa eta usain txarren prebentzioa.

ZEIN DA AIRGILL MASKARAREN ETA BESTE MASKARA BATZUEN ARTEKO ALDEA?

AIRGILL maskarak Polygiene Odor Crunch© eta Polygiene ViralOff® teknologiak ditu, eta, birusen % 99 ez ezik, usain txarrak ere deuseztatzen ditu. Maskara erosoagoa da 3D V doitze-formari esker, eta oihalezko aurpegi-maskara gehienak baino hobeto egokitzen da aurpegira. Halaber, uraren kontrakoa da, eta zipriztinen aurkako akaberak ditu maskararen kanpoaldean, likidorik igaro ez dadin. Halaber, azkar lehortzen da garbitu ondoren.

NOLA FUNTZIONATZEN DU USAINEN KONTRAKO TEKNOLOGIAK?

Polygiene Odor Crunch© teknologiak usain txarrak eraginkortasunez ezabatzen dituzten partikulak ditu; usainak neutralizatuta gelditzen dira, eta usain gogaikarria guztiz deuseztatzen da bi urratseko prozesu baten bidez. Usain gogaikarriak osatzen dituzten molekulek oxigenoa, nitrogenoa eta sufrea dituzte. Usain-molekula horiek Odor Crunchen silizezko partikula eraldatuetan atxikita gelditzen dira. Xurgatu ondoren, usain txarra eragiten duten molekulak neutralizatu egiten dira, eta betiko deuseztaturik gelditzen da usain gogaikarria.



MASKARA NOLA ERABILI ETA NOLA ZAINDU

EGOKIA AL DA MASKARA BARNEALDEAN ETA KANPOALDEAN ERABILTZEKO? ERABILI AHAL DUT ARIKETA ETA KIROLA EGITEN DUDANEAN?

Maskara barnealdean eta kanpoaldean erabil daiteke. Ez da, ordea, behar bezain transpiragarria ariketa edo kirola egiten dugunean erabiltzeko.

GOMENDIOEN ARABERA, GEHIENEZ ZENBAT ORDU JARRAIAN ERABIL DAITEKE MASKARA? BA AL DAGO GOMENDIORIK GEHIENEKO ERABILERA KOPURUARI DAGOKIONEZ?

Ez dago ordu-mugarik. Polygiene ViralOff® teknologiak etenik gabe lan egiten du lehen segundotik aurrera. Horrenbestez, etengabea da birusa deuseztatzeko prozesua. Hori dela eta, maskara behar beste ordu erabil daiteke.

ZER MAIZTASUNEZ GARBITU BEHAR DUT MASKARA? NOIZ ALDATU BEHAR DUT MASKARA?

Polygiene ViralOff® teknologiak 20-30 aldiz garbitu arte iraungo du maskaran. Oihalezko beste maskara batzuk ez bezala, ez dugu Airgill Ternua zertan egunero garbitu. Ohiko erabilera eginez gero, aski da astean behin garbitzea. Maskara astero garbituz gero, 5 eta 6 hilabeteren buruan galduko ditu Polygiene ViralOff® teknologiaren propietateak.

NOLA GARBITU MASKARA?

Eskuz eta ur hotzez garbitu behar da, eta, ahal bada, itzalean lehortu.

NON GORDEKO DUT MASKARA ERABILTZEN EZ DUDANEAN?

Maskarak zorroa ere badu. Erabiltzen ez dugunean, komeni da maskara eguzkiak zuzenean jotzen ez duen tokiren batean uztea, haren bizitza erabilgarria luzeagoa izan dadin.

NON EROS DEZAKET MASKARA?

Zure ohiko kirol-saltokian aurkituko duzu maskara. Produktu honek eskari handia du; beraz, baliteke saltoki guztietan ez edukitzea. Webgunean aurki egongo da salgai. Gure newsletter-ean erregistratzen bazara, jakinaraziko dizugu salgai daudenean. Maskarei edo erosteko tokiei buruzko zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara: infor@ternua.com

ZER NEURRI DITU MASKARAK?

Helduentzako maskarak hiru neurri ditu: S, M eta L. Komeni da neurriak hartzea hurrengo irudiaren argibideei jarraikiz. Umeentzako maskarak ere badaude: XS eta S.

AIRGIL mask

Neurri egokia zehazteko, neurtu A eta B puntuen arteko distantzia josteko metro batekin.

ARRAZOI SANITARIOAK DIRELA-ETA, PRODUKTU HAU EZIN DA ITZULI EDO ALDATU, ETA DIRUA ERE EZ DA ITZULIKO.


DISCLAIMER: Maskarak ez du ziurtagiririk ingurune klinikoetan erabiltzeko (ospitaleak, osasun-zentroak, etab.).
Maskara erabiltzeak ez du bermatzen birusen eta kutsatzeko arriskuaren kontrako erabateko babesik.
Faktore askoren mende dago infekzio-arriskua (erabilera, doitzea, ingurunea eta iraupena, besteak beste).


Kirol eta web dendetan soilik eskuragarri 14,95€-tan. Kaleko saltzaileetan eta beste prezio batzuetan aurkitzen baduzu, gure marka faltsua eta iruzurrezko erabilera da.

Copyright © 2020 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.