Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

airgill

AIRGILL MASK
ANTIBIRALA

COVID-19AREN KONTRAKO TRATAMENDU ANTIBIRALA DUEN MASKARA HIGIENIKO BERRERABILGARRIAK GAINAZALEKO BIRUSEN % 99 DEUSEZTATZEN DU.
ONLINE SALGAI DAGOENEKO
ANTIBIRALA

Ehunak eta beste produktu batzuk tratatzeko erabiltzen den Polygiene ViralOff® teknologiari esker, gainazaleko birusen presentzia % 99 baino gehiago gutxitzen du 2 orduan.

BERRERABILGARRIA

Maskara berrerabilgarria da. Laborategian zenbait test eta proba egin zaizkio, eta ez da arrazoirik aurkitu egunean zehar maskararen erabilera mugatzeko. Edonola ere, erosotasuna eta higienea zaintzeko, maskara gehienez ere jarraian 4 orduz erabiltzea gomendatzen da. Maskararen bakterio-iragazpen eta arnasgarritasun ezaugarriek 20 garbiketatan iraungo dute. Alabaina, ez da beharrezkoa maskara egunero garbitzea. Horrela, produktuaren bizitza erabilgarria 5 hilera arte luza daiteke (astero behin garbituz gero).

USAINIK GABEKOA

Polygiene Odor Crunch© teknologiak usain txarrak eraginkortasunez ezabatzen dituzten partikulak ditu; usainak neutralizatuta gelditzen dira, eta guztiz deuseztatzen da usain gogaikarria.

URAREN KONTRAKOA

Uraren kontrako ehuna du, eta zipriztinen aurkako akaberak maskararen kanpoaldean, likidoek ehuna zeharkatu ez dezaten.

EROSOA, ELASTIKOA ETA MOLDAKORRA

Maskara erosoa da, eta, 3D doitze-formari esker, egokitu egin daiteke; oihalezko aurpegi-maskara gehienak baino hobeto egokitzen da aurpegira.

AIRGIL mask

Osaera: % 85 poliesterra, % 15 elastana.

TERNUA AIRGILL maskara higienikoa berrerabilgarria, atsegina, arina, erosoa eta erakargarria da. Koreako Errepublikan ekoizten da IMPORT ARRASATE SArentzat (enpresaren helbidea: Kataide industrialdea 25B, Arrasate – Gipuzkoa), eta ekoizpenean Suediako POLYGIENE AB erakundeak garatutako Polygiene ViralOff® teknologiarekin tratatutako ehunak erabiltzen dira.

Oharra: Ez da osasun-produktua, ezta Norbera Babesteko Ekipamendua (NBE) ere. Produktu hau gaixotasun sintomarik ez duten pertsonentzat da.


GALDERAK ETA ERANTZUNAK
AIRGILL TERNUA MASKAREN TEKNOLOGIA

NOLA FUNTZIONATZEN DU POLYGIENE VIRALOFF® TEKNOLOGIAK? NOLA GUTXITZEN DA BIRUSA % 99?

Polygiene ViralOff® teknologiak birusak % 99 edo gehiago gutxitzen ditu bi orduan. Polygiene ViralOff® teknologiak birusen jarduera geldiarazten du, funtsezko proteina batzuen interakzioaren bidez. Material tratatuaren gainazalean jarritako hainbat motatako birusak % 99 gutxitzen ditu 2 orduko epean. Teknologiak maskara erabiltzen hasten denetik bertatik funtzionatzen du, eta eliminazio-prozesu hori etengabe gertatzen da, birusak maskararen ehunaren gainazalera itsasten diren heinean.

MASKARA LABORATEGIETAN TESTATU DA?

TERNUA AIRGRILL maskara higieniko berrerabilgarria da, AITEX-EHUNGINTZA INDUSTRIAKO IKERKETA ELKARTEAK testatu du (2021TM0402 saiakuntza-txosten zenbakia, 2021eko otsaila), UNE-CWA 1753:2020 arauaren arabera (% 70eko maila), eta honako emaitza hauek egiaztatu ditu:

  • Bakterio-iragazpenaren eraginkortasuna (BFE):E):
    • Hasierakoa: % 71,72.
    • 20 aldiz garbitu ondoren: % 78,70.
  • Arnasgarritasuna (presio diferentziala):
    • Hasierakoa: 33,90 Pa/cm2.
    • 20 aldiz garbitu ondoren: 43,20 Pa/cm2.

Horrez gain, Polygiene ViralOff® teknologia zenbait laborategitan egin diren proben bidez testatu da, honako hauek egiaztatzeko: (i) H1N1, H3N2 eta SARS-COV-2 birusak deuseztatzeko eraginkortasuna, ehun-produktuen jarduera antibirala zehazteko ISO 18184:2009 arauan ezarritako metodologiaren arabera; eta (ii) bakterioak deuseztatzeko eraginkortasuna, ehun-produktuetan bakterioen aurkako jarduera zehazteko nazioarteko estandarren arabera.

Era berean, teknologia horri beste proba batzuk ere egin zaizkio laborategian beste ezaugarri batzuk egiaztatzeko (uraren kontrako gaitasuna, ahotiko toxikotasuna, UVA izpien aurkako babesa eta usain txarren prebentzioa).

Goian aipatutako proba-txostenak eta ziurtagiriak esteka hauetan dituzu irakurgai: Ziurtagiriak 1. Ziurtagiriak 2.

ZER ALDE DAGO TERNUA AIRGILL MASKARAREN ETA BESTE MASKARA HIGIENIKO BERRERABILGARRI BALIOKIDEEN ARTEAN?

TERNUA AIRGILL maskara Polygiene Odor Crunch© eta Polygiene ViralOff® teknologiekin tratatutako ehunekin egiten da, eta, gainazaleko birusen % 99 ez ezik, usain txarrak ere deuseztatzen ditu. Maskara erosoagoa da 3D V doitze-formari esker, eta oihalezko aurpegi-maskara gehienak baino hobeto egokitzen da aurpegira. Era berean, uraren kontrakoa da, eta zipriztinen aurkako akaberak ditu maskararen kanpoaldean, likidoek ehuna zeharkatu ez dezaten. Halaber, azkar lehortzen da garbitu ondoren.

NOLA FUNTZIONATZEN DU USAINEN KONTRAKO TEKNOLOGIAK?

Polygiene Odor Crunch© teknologiak usain txarrak eraginkortasunez ezabatzen dituzten partikulak ditu; usainak neutralizatuta gelditzen dira, eta usain gogaikarria guztiz deuseztatzen da bi urratseko prozesu baten bidez. Usain gogaikarriak osatzen dituzten molekulek oxigenoa, nitrogenoa eta sufrea dituzte. Usain-molekula horiek Odor Crunchen silizezko partikula eraldatuetan atxikita gelditzen dira. Xurgatu ondoren, usain txarra eragiten duten molekulak neutralizatu egiten dira, eta betiko deuseztaturik gelditzen da usain gogaikarria.



MASKARA NOLA ERABILI ETA NOLA ZAINDU

NOLA JARRI, ERABILI ETA MANIPULATU BEHAR DA MASKARA?

Maskara jartzean, ez da barneko aldea eskuekin ukitu behar, eta belarrien atzean jarriko diren zerrendetatik heldu behar zaio. Ondo kokatu behar da, sudurra eta ahoa estaltzeko, kokotsaren azpira arte. Hortik aurrera, kanpoko aldea baino ez da ukitu behar edozer egokitzapen egiteko. TERNUA AIRGILL maskara leku ireki zein itxietan erabil daiteke. Alabaina, ez da kirola egiteko berariaz diseinatutako jantzi bat eta, ondorioz, ezin da bermatu ariketa edo kirola egitean transpiragarritasun egokia eskainiko duenik.

GOMENDIOEN ARABERA, GEHIENEZ ZENBAT ORDU JARRAIAN ERABIL DAITEKE MASKARA?

Laborategian zenbait test eta proba egin zaizkio, eta ez da arrazoirik aurkitu egunean zehar maskararen erabilera mugatzeko (ez du eraginik azalaren bakterio-flora naturalean). Edonola ere, agintaritza publikoek horrelako produktuetarako ezarritako irizpideen arabera, erosotasuna eta higienea zaintzeko, maskara gehienez ere jarraian 4 orduz erabiltzea gomendatzen da.

ZER MAIZTASUNEZ GARBITU BEHAR DUT MASKARA? NOIZ ALDATU BEHAR DUT MASKARA?

Bakterio-iragazpenaren eraginkortasun (BFE) eta arnasgarritasun (presio diferentziala) ezaugarriek 20 garbiketatan iraungo dute, egindako testen arabera.

Polygiene ViralOff® teknologiak 15 aldiz garbitu arte iraungo du maskaran. Oihalezko beste maskara batzuk ez bezala, ez da beharrezkoa TERNUA AIRGILL maskara egunero garbitzea.

Ohiko erabilera eginez gero, aski da astean behin garbitzea. Beraz, maskara astero garbituz gero, bakterio-iragazpenaren eraginkortasun (BFE) eta arnasgarritasun (presio diferentziala) ezaugarriak erabiltzen hasi eta 5 hilabetera galduko ditu; Polygiene ViralOff® teknologiak, berriz, erabiltzen hasi eta 4 hilabetera galduko du eraginkortasuna.

NON GORDEKO DUT MASKARA ERABILTZEN ARI EZ NAIZENEAN?

TERNUA AIRGILL maskarak zorroa ere badu. Erabiltzen ez dugunean, komeni da maskara eguzkiak zuzenean jotzen ez duen tokiren batean uztea, haren bizitza erabilgarria luzeagoa izan dadin.

NOLA GARBITU MASKARA?

Osasungintzako agintarien gomendioei jarraituz,TERNUA AIRGILL maskara detergente normalarekin eta urarekin garbitu eta desinfektatu daiteke, 60 º-ko tenperaturan.

NOLA BOTA MASKARA BIZITZA ERABILGARRIAREN AMAIERAN?

Bizitza erabilgarria amaitzean, TERNUA AIRGILL maskarak ez du inolako tratamendu berezirik behar; poliester eta elastanezko beste edozein produktu bezala bota daiteke.

NON EROS DEZAKET MASKARA?

Zure ohiko kirol-saltokian aurkituko duzu maskara. Produktu honek eskari handia du; beraz, baliteke saltoki guztietan ez edukitzea. Webgunean aurki egongo da salgai. Gure newsletter-ean erregistratzen bazara, jakinaraziko dizugu salgai daudenean. Maskarei edo erosteko tokiei buruzko zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara: infor@ternua.com

ZER NEURRI DITU MASKARAK?

Helduentzako TERNUA AIRGILL maskarak hiru neurri ditu: S, M eta L. Komeni da neurriak hartzea hurrengo irudiaren argibideei jarraikiz.

AIRGIL mask

Neurri egokia zehazteko, neurtu A eta B puntuen arteko distantzia josteko metro batekin.


OHARRA: TERNUA AIRGILL maskara banako zorro hermetiko eta higienizatuetan saltzen da. Osasuna eta higienea babesteko, eta gure baldintza orokorretan eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen arloan aplikatu beharreko legediaren arabera, artikulu honen kasuan ezingo da erabili atzera egiteko eskubiderik, eta ezingo da aldatu edo itzuli, baldin eta babesteko zigilua hautsi bada.


  • Produktu eta Zerbitzuen, Prozesuen eta Lan Baldintzen Kalitatea etengabe hobetzeko beharra. Horren ondorioz, presente gauden merkatu guztietako Alderdi Interesdun guztiak gogobetetzea lortzen dugu.
  • Teknologia propioak modu berritzailean garatzea, erabilgarritasuna eta diseinua uztartuko dituzten bildumak lortzeko, betiere produktu-proposamenak erantzun jasangarria emanda.
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.