Bigarren geruza, kremailera erdiarekin, egokia hainbat jardueratarako. DRYSHELL ehun mikropolar birziklatuarekin egina dago, eta fina eta arina den arren, beroa eta transpiragarria da, eta berehala lehortzen da. Bikaina urte osoan erabiltzeko. Erabilitako ehunak, egiturak eta patroi atletikoak aparteko mugimendu-askatasuna ematen dute. - Jostura lauak. - YKK VISLON FLAT kremailerak, azkarrago ixteko. - Kokots-babesgarria, kremaileraren urradurak saihesteko. - Bi patrika handi bularraldean, eskuetarako. - Barrenek azpildura elastikoa dute. - Bolatxoen kontrako erresistentzia ona. - Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua (DWR). - Poliesterra erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratakoa da.
Emakumeentzako bigarren geruza, egokia hainbat jardueratarako. DRYSHELL ehun mikropolarrarekin egina dago, eta fina eta arina den arren, beroa eta transpiragarria da, eta berehala lehortzen da. Erabili ondoren birziklatutako plastikozko botiletatik ateratako poliesterrarekin egina dago. Ezin hobea urte osoan zehar erabiltzeko, oso jantzi erresistentea da eta bolatxoen kontrako erresistentzia handia dauka. Erabilitako ehunak, egiturak eta patroi atletikoak aparteko mugimendu-askatasuna ematen dute. YKK FLAT VSILON kremailerak, kokots-babesgarria eta azpildu elastikoa duten barrenak. Jantziak uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua du (DWR).
Inork nabari ez duen gauza batez ohartu gara: kafearen hondarrek usainak kontrolatzeko duten ahalmena ehunarekin konbina daitekeela. Behin horretaz jabetuta, hondakin horiek birziklatzeari ekin genion ideia errealitate bilakatzeko asmoz. Azkenik, kafearen hondarrak zuntzean aplikatu ziren. Gure ezusterako, S.Café® bidez usainak kontrolatzeaz gain, babesa eskaintzen du izpi ultramoreen aurrean eta berehala lehortzen da. Kafea ez da bakarrik egokia edateko, soinean ere eraman dezakezu!
Warmshell ehunak kalitatezko lehengaietatik abiatuz daude fabrikaturik eta teknologia aurreratua erabiliz sortuak, funtzionaltasun-maila handiena lortzeko xedez. Warmshell kategoriak beroa mantentzeko teknologia aldetiko aukera zabala eskaintzen du. Teknologietan izandako aurrerapenak zuntzetan eta akaberetan aplikatzen dira. Horrela, Warmshell kategorian aukera berriak daude etengabe erabilgarri.
- Beroari bikain eusten dio, pisurik gaineratu gabe.
- Berehala lehortzekoa
- Transpiragarritasun handikoa
- Iraunkortasun handikoa
- Erraz Zaintzekoa