Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Eventos
Altitoy Ternua.2016. Irabazleen kronika

Bizitzan badira oharkabean pasatzen diren harremanak. Harreman grisak. Neutroak. Izan gabe ere izan zitezkeenak. Beste batzuk ordea, badira, gure begi ninien barreneraino sartzen direnak. Urteetan baino intentsitatean neurtzen direnak.Ricghter eskala propioa dutenak. Noiz, nola eta zergatik abisatu gabe agertzen direnak. Izan ere, nik neuk ez dut gogoratzen noiz, non eta nola deskubritu nuen Altitoya. Izan zitekeen Andoni ezagutzeko aukera izan nueneko garai hura. Igual, akaso…Ez dakit! Dakidan bakarra zera da; Urtero barrenean zirrara berezi bat sentitzen dudala Altitoyrako bidea hartzen dudanean.

Otsailak 26 Ostirala

Inoiz ordurako heltzen ez den marinel hau gaurkoan ordurako heldu da. 15.30etan Zeanuriko portutik abiatu da txalupa. Gps an: Luz Saint Sauveur. Benetako destinua; Altitoy Ternua 2016. Hiru hilabeteko expedizioa bailitzan beteak , abiatu dira gure VW txalupak A8 an barrena. Biriatou, musika, txisteren bat,Lourdes, txisaerrekatxo bat, txiste gehiago eta konturatu orduko Luz era heldu gara. Forum era sartu dorsal bila eta kilima gehiago barrenean! Aspaldiko lagun pila, fin ari diren berdez jantzitako boluntarioak, aldizkarietako matxaka batzuk …. Lagun giroa munduko kopako lasterketa mundialenean! Hauek bai mundialak! Barreak, infoa, biharko perfila, (2100m azkenean. Perfekt!) eta eguraldi iragarpena.. Ternuako show room era ere hurbildu eta lagun gehiago bertan. Partidu hau etxean jokatzen dugunaren sentsazioa barnean.” Zer Gotzon, ikusi al duk aurtengo zira?

Oraindik ez diat jantzi baina itxura ederra zeukak!” Gaur lasai esan dezaket itxura baino zerbait gehiago dela. Lagun on batek behin esan zidan bezala; Caviar!

Alokatutako etxetxora ailegatu gara azkenean. Argazkian 3 pisuko txalet dotorea bazen ere, guri sotanoaren sotanoa alokatu digute. 4 lagun eta 10 petate 2 pertsonentzako apartamento batean. Barre gehiago!!! Plaza eskasagotan toreatu diagu inoiz!! Afaldu, materiala, ze arropa?, argizaria….eta 12 etarako ohera. Lo gitxi egitea tokatuko zaigu gaurkoan.

Otsailak 27 Larunbata

4,30 a.m gora! No me jodas! Nori okurrituko ote zitzaion goizeko 6 tan autobusa jartzearena? 4,40 haserrea pasata martxan! Serengetiko lehoi batek haina gosaldu , monoa,txalekoa , forroa , zira , eta plumia jantzi eta….komunerako gogoa ote dudan…plumia,zira,forroa, txalekoa eta monoa erantzi berriz! Inork ez zuen esan hau erraza zanik. Hau Altitoy da!!
6;00 tan hartu dogu autobusa Bareges eko irteera gunerako. Harrigarria bada ere ez du hotz handiegirik egiten helmuga inguruan. Dagoeneko 6.45ak.. 7.30 tan irteera. Txisteren bat, lagun gehiago, irribarreak eta txisagurea! 3-4-5 aldiz txisa egin!! Sprint pare bat betiere. Badaezpada!

7.00 etan Depa speakeraren animo artean eman diogu irteera 2016 ko Altitoy Ternua ri. Hasierako ritmoa beti bezala, nahiko genukeena baino gogorragoa. Buruan planing a; (350+/300+/650+/jaitsi kontuz/450+/400). Papelean erreza! Helburua; bizirautea. Gero etorriko dira komeriak!

Eta hasi da prozesioa. Aita Saintu, kardenal eta obispoak jarri dira lehen postuetan, eta fraile, misiolari eta monagillo ok gure lekuan. Lehen bi igoerak oso gustora igo ditugun arren, laister konturatu gara zein izango zen eguneko erronka; Larruekin arazoak ekiditzea! Edurra mara mara eta ikusmena justu. Jaisiera errezak ziranak asko konplikatzen.( Hemen braile ak ez dik balio!). 3 eta 4. Igoerak amaitzeko nahikoa lan eta gero ( 3 pare larru erabili behar izan ditut) 5. igoerarantz zuzen .Erdiko kanal honetan eskiak eranzteak salbatu nau. Benga hi! beste 200m eta dena beherantz!!. Azken jeitsiera luzea eta heldu gara helmugara. Aurten azken sprinta korrika egitekoa zen. Detalle ederra! Chocolat chaude, txaskarrilloren bat eta busean beherantz.

Arratsaldean, ondo jan, hidratatu, luzaketaren bat eta biharko briefing a. Ustekabean eta segurtasun kontuak direla eta, gaurko ibilbideko azken 3 igoerak. 1300m+.Hori izango da biharko menua. Gure gorputz minduek pozik hartu dute notizia
Afaldu, biharko taktika prestatu ( Badakik Jon! Osorik heldu eta disfrutatu eh!!), eta opera!

Otsailak 28 Igandea

5:00a.m. Iratzargailu madarikatua berriz. Beste behin mundua amaituko balitz bezala gosaldu eta dagoeneko ohitura den prestaketa. Fokak, ,Arva, Komunetik pasa ( Ez da arvarik behar komunetik pasatzeko), Compeed…. Konturatu orduko autobusean ginen gorako bidean. 6,45 goian. Edur fina irteera gunean. Beroketa batzuen ondoren irterrako “Korralillo” an gorde gaituzte. Ez dago atzerabiderik! Trua , du , an….Go!!!

Arnasestua, eski makil borroka eta azkenean prozesioa! Goizeko 7,30 ak eta izerditan! Gaur malda gutxiago izanik inork ez du ezer utzi biharamunerako! Beste behin memorian ; 600+/ 400+ /400+. Z artean ordu erdi pasa ondoren B ibilbideko irteera ikusteko aukera izan dugu gure iñurri ilaratik. Lasterketa segundu batez ahaztutzeko detalle polita. Gorputzari lehen malda uste baino gehiago kosta zaion arren azkar heldu gara lehen transiziora. Jaitsiera azkar bat eta bigarren txanpa jarraian. Harriduraz baina gorputza engrasatzen doa. Egurra ba!! Gel bat barrura badaezpada eta eta ritmo onean gorantz. Gaurkoan lagun gutxiago dago bide bazterrean larru autostopean!! (Atzoko ibilbidea ezagutzeak ere plazebotzat balio du!!!). Bigarren jaitsiera honetan asteburuko lehen taloa!!! Joder!! Ez dut edur pilo hori ikusi ere egin!!! Dena ok! Minik ez! Andiamo!!

3. zatia luze joan den arren dutxa bero baten espejismoak azkar jarri nau azken aldapabeheran. Urrunetik Ternuako arkua bistan!! Heldu gaituk! Besarkada , argazki eta poza!!Lagunekin barre eta kontu gehiago; “ Entrenatu dugunerako…” , “ Hi Alpeetako mitiko bat egin beharko diagu aurten”,”datorren urtean berriz eh! ”

Bazkalostean gure txalupak abiatu dira berriz porturantz autoroutean an zehar. “Azkenean nork irabazi dik?” Kilian -Matheo eta Laetitia –Mollaret bikoteek irabazi omen dute baina gure irribarrek argi salatzen dute benetako irabazleak nortzuk izan diran. Datorren urterarte Altitoy Ternua. Eskerrik asko Club vasco de Camping, Ternua ,eta boluntario guztioi! Zuek bai mundialak!

Volver a news
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.