Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Eventos
Alberto Iñurrategi: «Ez da zortzimilakoa lortu, proiektuko azken etapa, hain zuzen, baina pertsona baten bizitza salbatu da, eta hori guztiaren gainetik dago»

Duela hilabete baino gehiago abiatu ziren Himalaya aldera Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, Gasherbrumeko gailurrak, G-I eta G-II lotzen saiatzeko, batzen dituen mendi-lepotik, bata bestearen atzetik eta kanpaleku nagusira jaitsi gabe, ohi bezala estilo alpinoa erabiliz eta ohiko ibilbide alpinoak erabili gabe.

Wopeak ekimenari bukaera emateko azken urratsa zen. Ekimena gaixotasun neurodegeneratiboen kontrako borroka eta patologia horiek zabaltzea helburu dituen Walk on Project Fundazioak sustatzen zuen. Erronka Gorbeian hasi zen, 2010ean, zortzi etapatan lehena.

Espedizioan, taldearen aklimatazio ona, hiru alpinistek gailurra lortzea eragotzi zuen eguraldi txarra eta 3. kanpalekuan harrapatuta zegoen Valerio Annovazzi italiarraren erreskatea nabarmendu behar dira (italiarrak heriotza seguru izango zuen soka-taldeak esku hartu izan ez balu). Espedizioak aldaketak izan zituen, Alberto Iñurrategik kontatu digunez.

Beste urtebete «gailurra» ukitu gabe. Asmo handiko erronka.

Alberto Iñurrategi: Ibilbide arruntetatik kanpoko helburuetan, gehiago dira ez lortzeko aukerak. Oraingo honetan, iazko esperientzia oinarri genuela itzuli ginen, eta ziur ginen gutxienez saiakera duin bat egiterik bagenuela. Eguraldiak ere ez du horretan lagundu, ez baita 24 ordu baino gehiagoko ostarterik egon.

Nola ikusi duzue zuen burua espedizio horretan?

A.I: Aklimatazioa ona izatea nahi genuen, luzea izango zela aurreikusten genuen ibilbideari egur batean ekin ahal izateko. Eguraldiak, altueran ona izan ez bazen ere, ezustekorik gabe aklimatatzeko aukera eman zigun, eta horretarako eman genituen hiru asteetan, uztaileko bigarren hamabostaldia ona izango zelako itxaropena izan genuen. Itxaropena da galtzen den azkena, baina horrek ere bere mugak ditu.

Unerik zailena?

A.I: Unerik zailenak meteorologiak eta plan-aldaketek eragin dituzte, eguraldi ezegonkorragatik hasierako ideiari uko egin behar izan diogunez.

Valerio Annovazziren erreskatea beste gailur bat izan zen.

A.I: Gizalegez jokatu genuen: gaur zuregatik, bihar niregatik. Mendiko oso oinarrizko printzipioa da.

Egongo al da hirugarren espediziorik Wopeak espedizioa ixteko?

A.I: Wopeak proiektua bukatu da. Ez da zortzimilakoa lortu, proiektuko azken etapa, hain zuzen, baina pertsona baten bizitza salbatu da, eta hori guztiaren gainetik dago.

Espedizio horretarako, zaku bat eskuz fabrikatu zen gure instalazioetan, pisua murrizteko eta transpiragarritasuna bermatzeko helburuarekin. Bete zituen aurreikuspenak?

A.I: Espedizioa irten aurreko egunak lan handikoak izan ziren Ternuako garapen berrien taldean, baina merezi izan zuen, zakuak aurreikuspenak bete baitzituen: arina, nahikoa isolamendukoa eta erresistentea izotz zuriaren aurrean, kanpaleku altuetan.

  1. /1642861-5480-1-CHAQUETA-STORM-PRO-A.jpg
    STORM PRO JAKA

    Motxilak

    0,00 €
  2. /1205353-9937-1-CAMISETA-KANJUT-TOP-A.jpg
    KANJUT TOP KAMISETA

    Protech Series

    79,95 €
  3. /1642287-5448-1-CHAQUETA-ASCENT-GTX-PRO-JKT-C.jpg
    ASCENT GTX PRO JKT JAKA

    Protech Series

    459,95 €
Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.