Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Eventos
Zeanuri, Gorbeia Suzien – Ternua lasterketako izarren zain dago jada

Bizkaiko herri txikia zain dago jada, igandean goizeko 9:00tan irtengo diren 800 korrikalariei. Eta zer esanik ez, bidean aurkituko dituzten 200 bolondresak. Gorbeiako Parke naturalaren magalean dagoen herrian ospatuko da laugarren urtez, Gorbeia Suzieneko lasterketa. Aurtengoan, laguntzaile handi bat izango du alboan; TERNUA. Nahiz eta mendiko lasterketen denboraldiaren amaieran izan, inork ez du nahi izan, bertan egoteko aukera galdu.

Aurtengoan berrikuntza batzu izango ditu lasterketak. Urteroko proba nagusiaz gain (aurtengoak 31 kilometro eta 2400 metroko desnibel positiboa), beste lasterketa herrikoiago bat ere izango da, 21 kilometro eta 1100 metroko desnibelarekin. Lasterka eta oinez egiteko aukera izango da. Lasterketa nagusia, Euskal Koparako eta Sky Runners Serietarako puntuagarria izango da.

Igandeko hitzordua izango da asteburuko festaren ekitaldi nagusia. Irteeran izango direnen artean aurkituko ditugu besteak beste, Ionut Zinca (hiru urteetan garaile), Oihana Kortazar (2012an garaile), Manuel Merillas, Azara Garcia, Tofol Castanyer, Zaid Ait Malek, Paula Cabrerizo, Pablo Villa, Laura Orgue, Alfredo Gil, Sheila Avilés, Pau Bartolo, Jordi Gamito, Piotr Hercog edo Tom Owens.

Euskal Selekzioko kide gehienak ere bertan izango dira, esaterako, Jokin Lizeaga, Maria Zorroza, Hassan Ait Chaou, Iban Letamendi, Elena Calvillo, Imanol Goñi, Imanol Larrañaga eta Iñaki Uribe-Etxebarria. Ibilbide berriak aldaketa batzu izan ditu. Gainditu beharreko desnivela, 2400 metrotan ezarri da, eta igaro beharreko tontorrak berriz, Gorbeia (1484 metro) eta Aldamin (1362 metro) izango dira.

Lasterketez gain, eta urteroko legez, aurtengo Gorbeia Suzien-Ternua jaiak, ekitaldi ezberdinak izango ditu aste guztian zehar. Festari hasera, asteartean emango zaio eta aste guztian zehar luzatuko da. Denetik izango da. Leo Houldingen (eskalatzailea) eta Hervé Barmasseren (alpinista) hitzaldiak, Alex Txikonen filma eta Paiju Peak ( Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzaren espedizioa Paiju Peak mendira) pelikula, eta Euskal Selekzioako kide diren, Jokin Lizeaga, Aitziber Ibarbia eta Hassan Ait Chaouren mahai ingurua.

Informazio gehiago: www.gorbeiasuzien.com

Volver a news
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.