Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Eventos
Europako txapelketa, Gorbeia Suzien-Ternua Lasterketan erabakiko da

Eguna eta ordua baditu aurtengo Gorbeia-Suzien lasterketak; urriaren 7an eta goizeko 09:00tan izango da aurtengo mendi lasterketetetako Europako txapelketa. Bizkaiko herri txikia zain dago jada, baita bertan izango diren lasterkari guztiak, eta zer esanik ez, bidean aurkituko dituzten 200 bolondresak.

Gorbeiako Parke naturalaren magalean dagoen herrian ospatuko da aurten mendi lasterketetako Europako txapelketa. Aurtengoan ere, eta hirugarrenez, laguntzaile handi bat izango du alboan; TERNUA. Nahiz eta mendiko lasterketen denboraldiaren amaieran izan, inork ez du nahi izan, bertan egoteko aukera galdu. Aurtengoan ere, bi lasterketa izango ditugu; 31 kilometro eta 2400 metroko desnibel positiboa dituena, eta 22 kilometro eta 1340 metroko desnibelarekin ospatuko den lasterketa herrikoia.

Irabazteko lehian, Europa osotik etorritako selekzioak izango ditugu, besteak beste, Suitzatik, Ingalaterratik, Frantziatik, Italiatik eta Poloniatik etorritako lasterkariak. Izenak jartzeko garaian, azken urtetan punta-puntan ibilitako lasterkariak izango dira. Besteak beste, Aritz Egea, Maite Maiora, Maria Zorroza, Hasan Ait Chaou, Jokin Lizeaga, Zaid Ait Malek, Aitziber Ibarbia, Ismail Razga, Oihana Kortazar, Andrea Gil, Jabi Domingez, Florian Reichert, Daniele Capeleti, Rok Bratina, Bernat Marmissolle, Sheila Aviles, Ingvld Kaspersen, Miguel Caballero, Cristobal Adell edo Nuria Dominguez.

Europako txapeldun izateko gainditu beharreko desnibela, 2400 metrokoa izango da, eta igaro beharreko tontorrak berriz, Gorbeia (1484 metro) eta Aldamin (1362 metro) izango dira. Bertatik aterako da 2017ko Europako txapelduna. Lasterketez gain, eta urteroko legez, aurtengo Gorbeia Suzien-Ternua jaiak, ekitaldi ezberdinak izango ditu aste guztian zehar. Esaterako, Alberto Iñurrategi eta Juan Vallejo alpinistak, hitzaldia emango dute urriaren 5ean, arratsaldeko 19:30etan, Igorreko Kultur Etxean

TERNUA DULAU JACKET

Gorbeia Suzien proiektuak erronka berri eta zirraragarria eskeintzen digu: probaren antolamendu-taldearekin bat 2019ko udaberri-uda bilduma berriaren parte den janzki berri bat garatzea. Erabilera anitzeko jaka bat sortu nahi izan dugu, mendiko jarduera orotan dinamikoki erabiltzeko. Oso kontuan izan dugu mendian funtsezkoak direla arintasuna, trinkotasuna eta transpiragarritasuna. Era berean, Ternuaren Dulau jaka ezin hobea da urteko edozein sasoitan erabiltzeko. Jaka errendimendurik onena lortzeko diseinatuta dago. Gorputzera egokitzen denez eta malgua denez, erabateko mugimendu-askatasuna izango dugu jarduera fisiko betean gaudenean.

  1. /1642973-2194-1-CHAQUETA-MOONLIGHT-JKT-M-B.jpg
    MOONLIGHT JAKA

    Adrenalite Series

    199,95 €
  2. /1642781-5484-1-CHAQUETA-LUXON-JACKET-C.jpg
    LUXON JACKET JAKA

    Adrenalite Series

    349,95 €
  3. /1642974-5590-1-CHAQUETA-MOONLIGHT-JKT-W-B.jpg
    MOONLIGHT W JAKA

    Adrenalite Series

    199,95 €
Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.