Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Eventos
Aritz Egea, Europako txapeldun Gorbeia Suzienen

Arriskatzera atera zen beste behin, eta oraingoan bai, dena ondo atera zitzaion. Igandean, Zeanurin ospatu zen Europako txapelketako garaileak, euskal izena eta abizena izan zituen: Aritz Egea. Bakarrik, hegan lokatz artean, baina gozatzen eta ziurtasun handiarekin iritsi zen helmugara TERNUA laguna. Bidean, 31 kilometro eta 2400 metroko desnibel positiboa sahiestu behar izan zituen arren, ez zuen itzalik izan ibilbide gehienean zehar.

Askok esango dute aurkari asko falta zirela helmugaratu ziren 464 korrikalarien artean, baina atzetik izan zituen lasterkarien izenak, bat baino gehiago izutuko luke. Hasteko, ia 20 kilometrotan zehar atzetik izan zuen beste Ternua laguna, Jokin Lizeaga. Urnietarrak, ezin izan zion jarraipena eman azken kilometrotan Egeari. Urdaileko arazoek, ez zioten bere onena ematen utzi, eta azkenean, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Baina ez zen esku hutsik joan. Gorbeia Suzienen lortutako garaipenarekin, Skyrunner National Serieseko lidergoan amaitzea lotu zuen Lizeagak. Zorionak Jokin !

Lasterketara itzulita, argi ikusi genuen, Egea oso sasoi onean iritsi dela denboraldiaren amaierara. Jakitun zen honetaz. Europa osotik etorritako lasterkariek, ezin izan zuten erakustadia ikusi besterik egin. Bi aste hauetan lortu ditzakeen garaipenak eskuratuz gero, munduko onenen lekuan jarri dezake, eta larunbatean Limone Sul Gardan izan dezake denboraldia borobiltzeko aukera. Gustora zegoen Europako txapelduna helmugan. “Oso gustora ibili naiz lokatzetan. Hasieratik bukaerara asko gozatu dut. Ez nuen es`pero egiten ari naizen denboraldia egiterik. Orain, Munduko koparen bila joango naiz, nahiz eta nire eskutan ez egon sailkapen orokorra”.

Lehen aipatu bezala, Aritz Egea, italiako Limone Xtreme (29 kilometro / 2500 metroko desnibel positiboa) lasterketan  izango da, bertan jokatuko baita Munduko kopako azken proba. Irabazteko aukerak ez ditu baztertzen, ezta gutxiagorik ere. Horretarako Marco Di Gasperi italiarra eta Jan Margarit kataluniarra izango ditu arerio nagusi. Zorte on Aritz !

  1. /1206609-1833-1-CAMISETA-MODE-1-2-ZIP-LS-M-A.jpg
    MODE 1/2 ZIP LS M KAMISETA

    Baselayer

    69,95 €
  2. /1642973-2101-1-CHAQUETA-MOONLIGHT-JKT-M-A.jpg
    MOONLIGHT JAKA

    Adrenalite Series

    0,00 €
  3. /1642974-5590-1-CHAQUETA-MOONLIGHT-JKT-W-B.jpg
    MOONLIGHT W JAKA

    Adrenalite Series

    0,00 €
Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.