Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Eventos
Mendifilm 2017

Aurten ere, Mendi Film jaialdian egongo da Ternua. Bilbao Mendi Film Festivalen 10. Edizioa abenduaren 8an hasiko da, Euskalduna jauregian. Mendiko zinema onena aurkeztuko dute, filmetako protagonistek, zuzendariek eta ekoizleek aurkeztuko ere. 2017ko Sail Ofizialean saritu diren filmak proiektatuko dira abenduaren 17an, eta hala emango zaio amaiera jaialdiari

Sail Ofizialeko proiekzioak, eta Panel Talks eta Mendi Talks hitzaldiak BBK aretoan izango dira, baita Peter Habelerren omenaldia eta azken eguneko film sarituen Non Stop saioak ere.

Jaialdiaren lehen egunetan, abenduaren 9tik 11ra bitartean, emakume alpinista eta eskalatzaile historikoak gailenduko dira; besteak beste, Catherine Destivelle, Lynn Hill, Josune Bereziartu eta Edurne Pasaban.

Jaialdiaren 10. urteurreneko Sail Ofizialean, 51 film lehiatuko dira, eta mota askotako gaiak, estiloak eta jarduerak jorratuko dituzte. Honela daude banatuta filmak, jatorriaren arabera: Ameriketako Estatu Batuak (9 film), Kanada (7), Alemania (4), Erresuma Batua (4), Austria (4), Australia (3), Frantzia (3), Italia (2), Argentina (1), Bulgaria (1), Txina (1), Eslovakia (1), Polonia (1) eta Suitza (1), bai eta koprodukzio frantziar-britainiar bat ere.

Horiez gain, Espainiako lau film daude, eta egile euskaldunenak dira beste lau: Aurrera (Mikel Peña Sarrionandia), Bizi II (Luis Arrieta), Mr Ibex (Iker Elorrieta) eta Zortzi Yukon (Mattin Zeberio). Gainera, hiru filmetan, euskal herritarrak dira protagonistak: A4 in free, Pou anaiekin; Al otro lado de la cuerda, non Arkaitz Yurrita den ekoizle eta protagonista, Ekaitz Maiz, Mikel Zabalza, Unai Mendia eta Eneko Césarrekin batera; eta Jugando a escalar, non Andoni Esparta den protagonistetako bat.

Horrez gain, Mendi Film Festival jaialdiaren lagun min bat ere omenduko dute: Alberto Zerain. Zerain udan zendu zen, Mariano Galvánekin batera, Nanga Parbat mendian. Mendizaleak omentzeko ekitaldia BBK aretoan egingo da, abenduaren 12an, asteartean.

Azaroaren 23tik daude salgai, jaialdiaren webgunean, Bilbao Mendi Film Festivaleko 10. edizioko saio eta ekitaldi guztietarako sarrerak.

Mendi-jaialdi zoragarria opa dizuegu!

 

  1. /1642956-2386-1-CHAQUETA-TRON-DOWN-HOODY-JKT-M-C.jpg
    TRON JAKA

    Trekking Series

    249,95 €
  2. /1642970-1808-1-CHAQUETA-ALTITOY-JACKET-W-A.jpg
    ALTITOY W JAKA

    Adrenalite Series

    139,95 €
  3. /1642970-1814-1-CHAQUETA-ALTITOY-JACKET-W-B.jpg
    ALTITOY W JAKA

    Adrenalite Series

    139,95 €
Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.