Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Aritz Egea, garaipen bikoitzarekin asteburuan

Larunbatean ospatu zen Azkainen (Lapurdi) mendiko lasterketen Euskal Herriko Koparen laugarren proba puntuagarria. Parte hartu zutenen artean, aipatzekoa, 2014ko Euskal Kopako irabazle izan zen, eta Ternua lagun den Aritz Egearen presentzia. Azken garaipenerako faborito argia zen, eta etzuen hustik egin. Errekor eta guzti eraman zuen azken garaipena. Igandean, berriz, etxe ondoan jokatzen zen Usurbeko Igoera irabazi zuen.

Larunbatean, Azkainen jaun eta jabe

Korrikarako eguraldi paregabearekin eman zitzaion larunbatean, arratsaldeko 15:00an irteera, Kopako laugarren probari. Orain artean jokatutako hiru probei, Aiako Harriak, Camille Xtreme eta Amurrio Trail lasterketari, iparraldeko lasterketak emango zion jarraipena. Ibilbideak, 21 kilometroko luzeera eta 1700 metroko desnibel positiboa zituen, eta igaro beharreko mendien artean aurkitzen zen La Rhune (905 metro). Aurretik, Miramar (542 metro) eta Ciburu Ttiki (411 metro) igaro behar izan zituzten. Irteera puntura agertu ziren korrikalarien artean ikusi genituen, Imanol Goñi, Michel Rabat, Florian Becker edo Joseba Larralde. Aritzek etzien inongo aukerarik eman beste lasterkariei eta bera izan zen haseratik amaierararte lehen postuan izan zena. Helmugan, ia 5 minutu atera zizkien atzeko biei. Lehia estua izan zuten Imanol Goñik (2:00,20) eta Joseba Larraldek (2:00,37). Pozik agertu zen helmugan urretxuko korrikalaria. “Haseratik nire erritmoa jarri dut eta bakarrik joan naiz ibilbide guztian.

Igoeratan oso indartsu aurkitu naiz, eta aldapa behera inoiz baino gusturago joan naiz, hobetzen noanaren sentsazioarekin, nire terrenoa ez den leku batean. Asko nabaritu ditut, Alpeetan igaro ditudan hiru asteak”.

Igandean berriz, Usurbeko igoeran nagusi

Igandean, eta urteroko legez, XI. Usurbeko Igoera ospatu zen Beasainen. Oso igoera laburra, baino oso gogorra, inor ezberdin uzten ez duen horietakoa. Ibilbideak dituen 4,7 kilometroetan. Iazko urtean irabaztetik gertu izan bazen, aurtengoan ez du hutsik egin. Ez zen lasterketa samurra izan Egearentzat, Mikel Beunza oso gertura baitzuen helmuga gunean. Amaieran, Egeak 21 minutu eta 14 segundu behar izan zituen garaipena lortzeko. Atzetik sartu ziren, Mikel Beunza (21:23) eta Juanjo Igartzabal (22:25). Esan bezala, astebukaera borobila Euskal Selekzioko kidearentzat. Zorionak Aritz!!

Volver a news
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.