Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Aritz Egea eta Jokin Lizeaga, astebukaerako protagonista nagusiak

Iragan berri dugun asteburua, ezin hobeto amaitu zen gure bi Ternua lagunentzat. Larunbatean, Aritz Egea urretxuarra izan bazen, sky modalitatean, Munduko Kopako proba batean podiumean sartu zena, igandean, Jokin Lizeagak, Katalunia aldean ospatu zuen maratoiko garaile izatea lortu zuen. Bi emaitza bikain, Euskal Selekzioko bi korrikalarientzat.

Aritz Egea goranzko norabidean munduko kopan

Bere lasterketarik gustukoenetraiko bat da, eta beste behin agerian utzi du bere maila. Suitzako Zermatt herriak, hirugarren urtez jarraian ospatu zuen Munduko Kopako proba bat. Aurreko urteetako garaileen artean, Kilian Jornet eta Zaid Ait Malek aurkitu ditzakegu. Hala ere, hiru urte hauetako protagonista nagusienetariko bat, Aritz Egea euskalduna izan da. Larunbatean, goizeko 07:30an eta ia 700 korrikalarirekin eman zitzaion hasera Matterhorn Ultraks lasterketari. Ibilbideak, 46 km.tako luzeera eta 3600 metroko desnibel positiboa zituen. Irteera puntuan bildu zirenen artean aurkitzen ziren besteak beste, Tadei PivkIonut ZincaManuel MerillasTom Owens eta aurtengo azken garailea izan zen, Martin Anttamathen suitzarra.

Irteera eman orduko, Egeak lehen postua hartu zuen, eta bera izan zen Gornergrateko sari nagusia irabazi zuena. Hirugarrena, hiru urtetan. 30. kilometrorarte lidergoan izan bazen ere, suitzarrak aurre hartu ondoren, honek ez zien inongo aukerarik eman beste aurkariei. 40. kilometroan berriz, Manuel Merillas espainiarra izan zen Egea igaro zuena. Helmugan esan bezala, Anttamathen izan zen lehena 4,45´11kodenborarekin. Atzetik sartu ziren, Merillas 4,54´32rekin eta Egea, 4,56´13rekin. Pozik ageri zen helmugan urretxuarra. “Betiko estiloarekin irten naiz. Oso indartsu hasi naiz igoeran, abantaila piska bat hartzeko asmoz. Jeitsiera oso ona egin dut, 30. kilometroan Martinek pasa didan arte. Gero, 30-40 km.en artean sufritzea tokatu zait, naiz eta buelta eman diodan. Oso gustora nago emaitzarekin, aurtengoan oso maila altua zegoelako”. Orain arteko emaitzak kontuan hartuta, Aritz Egea sailkapen nagusiko hirugarren postuan jarri da, Manuel Merillas espainiarra eta Ionut Zinca errumaniarraren atzetik.

Lizeaga Quatre Rocs Maratoian jaun eta jabe

Ternuako friend den Jokin Lizeaga, Kataluniako Figuerola D´Orcau herrian ospatu zen Qatre Rocs maratoian izan genuen astebukaeran. Azken aisialdi egunak probestuz, dortsala jartzea erabaki zuen proba nagusian. Ibilbideak, 42 km.tako luzeera eta 1734 metroko desnibel positiboa zituen, eta ez zuen inongo arazorik izan azken garaipena sahiesteko. Jaun eta jabe izan zen haseratik amaieraraino, eta probako marka berria ezarri zuen. Hemugan, 3,18´43ko denborarekin Lizeagaizan zen lehena, bigarren, iazko garailea izan zen, Marti Gutierrez Farre3,41´51rekin eta hirugarren Gerard Jové izan zen, 3,47´52ko denborarekin.

Helmugan pozik ageri zen, berriro ere garaipena eskuratuta. “Uste baino errazago irabazteko aukera izan dut. Oso ibilbide azkarra eta gogortasun gutxikoa da. Bigarren zatia astuna egin zait, azkenaldian denbora asko bait daramat horrelako distantzia luzerik korri egin gabe. Asko daukat hobetzeko”.Badirudi azkenaldian, lesioek agur esan diotela urnietarrari eta bere sasoirik onenetik gertu dagoela dirudi. Hurrengo hitzordua, abuztuaren 30ean izango du Elizondon (Nafarroan), bertan ospatuko bait da Nafarroa Oinezenen aldeko lasterketa.

Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.