Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Aritz Egea, hirugarren Malagako 2015eko Espainako txapelketan

Igandean ospatu zen Alhaurin El Grande (Malaga, Andaluzia) herrian, 2015eko mendi lasterketen Espainiako Txapelketa. Gogotsu abiatu zen Ternuako frienda den Aritz Egea, Andaluziako lurretara larunbat goizean, Euskal Selekzioko taldekideekin batera. Azken boladan lortutako garaipenek, favorito argien artean jartzen zuten urretxuarra. Bezperan, polemika handia sortu zen Gaztela-Leon eta Asturiaseko selekzioak azken garaipenetik apartatu ostean. Nonbait, orduz kanpo aurkeztu zuten, hurrengo egunean lehian izango ziren korrikalarien zerrenda.

Egea, onenekin lehian

Lasterketak, 31 km.tako ibilbidea eta 2150 metroko desnibel positiboa zituen. Irteera puntuan, 750 korrikalari izan ziren igande goizean eta tartean ziren besteak beste, Zaid Ait Malek, Manuel Merillas edo Pablo Villa asturiarra. Lasterketa, eguraldi haizetsu eta euri tanta batzuekin ospatu zen. Irteera eman orduko, talde txiki bat osatu zen lasterketa buruan, eta Aritzekin batera bertan ziren, Ait Malek, Merillas, Garcia eta eguneko sorpresa eta azken irabazle izan zen Pere Rullan. 

Faboritoak tartekatzen joan ziren aurreko postuetan, eta urretxuarra ere lidergoan izan genuen lasterketaren une batean. Ibilbidearen azken herena gelditzen zenean, Pere Rullanek bakarrik alde egin, eta atzean utzi zituen besteak azken garaipenerako inolako aukerarik eman gabe. Irabazleak, 2 ordu 47 minutu eta 43 segundu behar izan zituen helmuga puntuan. Atzetik, Zaid Ait Malek marokoarra sartu zen bost minutu beranduago. Honek, Andaluziako selekzioarekin jokatzen badu ere, Espainiako herritartasunik ez duenez, ez zuen podiumerako kontatzen.

Hirugarren postuan, Manuel Merillas izan zen irabazlearengandik ia zazpi minututara, eta laugarren sartu zen Aritz Egea, 2 ordu, 54 minutu eta 59 segunduko denborarekin. Taldeka, laugarren postuan amaitu zuen Euskal Selekzioak. Urretxuarra pozik agertu zen lasterketaren amaieran. “ Oso gustora nago emaitzarekin. Lasterketa gogorra eta oso teknikoa iruditu zait “. Aritzen hurrengo hitzordua, Zegama-Aizkorrin izango da, maiatzaren 17an. Aurtengoa, Europako Txapelketa izango da eta Munduko Koparako ere puntuagarri izango da. Espainiako Txapelketarekin jarraituz, neskatan, Maite Maiora mendaroarra izan zen txapelduna eta nesken selekzioak bigarren postu bikain batean bukatu zuen.

Volver a news
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.