Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Jokin Lizeaga berriro ere podiumean “Boca del infiernoKO” lasterketan

Gutxienekoa zen, baina hor gelditzen da. Bere azken lasterketa, Ultra Pirineuko maratoia, orain 10 hilabete ospatu eta gero, eta lesio baten ondorioz, munduko lasterketa onenean parte hartzerik izan ez eta gero, Ternuako lagun den Jokin Lizeagak, berriro ere, mendi lasterketa batean podiuma zapaltzeko aukera izan du.

Hechoko Bailarak (Aragoi), hamargarren urtez, bere lasterketa famatua ospatu zuen, Boca del Infierno deritzana. Urteroko legez, korrikalari andana gerturatzen da Ozako Basoan ospatzen den lasterketara. Azken urteetan bezala, urnietarra bertan genuen, herriko lagunez inguratuta, hain oroitzapen onak ekartzen dizkion lasterketan parte hartzeko asmoz. Lasterketaren palmaresari begira jartzen bagara, bere hiru garaipen eta bigarren postu bat aurkituko ditugu, mendi lasterketetan ospatu zuen bere lehen lasterketan.

Oraingoan, ordea, irabaztea ez zen helburua. Oraingoan, berriro ere gozatzeko moduan izatea eta udazkenerako sentsazio onak aurkitzea zen bilatzen zuena. Bere sasoi onenetik oso hurrun izan arren, urnietarra irteera puntuan zen, lasterketak zituen 25 kilometro eta 1500 metroko desnibel positiboari aurre egiteko. Lasterketaren erdialdean, Gabarditoko babeslekua igaro beharko zuten, lasterketako altuerarik garaiena izango zena. Lekuz kanpoko zegoen hezetasunak, ez zuen Jokin kokildu eta beste urte betez, podiuma zapaltzeko aukera ez zuen alferrik galdu. Irabazteko aukerik izan ez zuen arren, sentsazioak, onak izan ziren.

Lasterketaren irabazlea, Beñat Marmisolle iparraldeko lasterkaria izan zen, 2 ordu, 13 minutu eta 50 segunduko denborarekin. Honen atzetik, Endika Gartzia sartu zen minutu batera eta hirugarren izan zen Jokin Lizeaga, 2:19,15ko denboraz. Pozik ageri zen urnietarra, helmuga igaro eta gero. “Urte gogor baten ondoren, mendi lasterketen munduan murgildu ninduen lasterketan berragertzeak ilusi berezia egiten zidan. Visaurineko istripuko kalteak ahaztuta, minik gabe korrika egiteko aukera eduki dut. 25 kilometrotako saio polita osatu dut paraje ederretan eta urnietako lagunen artean. Helburua lasterketa bukatuz, gozatu eta udazkenalderako sasoiko jartzea zen, eta lortu dudala uste dut”.

Lizeagaren hurrengo hitzordua, Poloniako Tatra mendietan izango da. Klodzko bailaran jokatuko den maratoi erdian parte hartuko du, uztailaren 16tik 19ra ospatuko den mendi jaialdian. Bertara, Alex Txikon mendizalearekin eta beste bi lagunekin joango da.

Zorte on Jokin !!

Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.