Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Kazuya Hiraide: "Hasteko, poza, onik itzuli naizelako. Baita zoriontasuna ere, Kei Taniguchiren argazki bat lurperatu ahal izan baitut Shispareren gailurrean."

Kazuya Hiraidek 2017ko Asiako Urrezko Pioleta jaso berri du, udan egindako espedizioa dela kausa: Shispare mendia, 7.611 m, ipar-ekialdetik lehen aldiz eskalatu du. Gailurrerako igoera alde horretatik osatu den lehen aldia izan da. Espedizioari buruz hitz dugu berarekin.

Nola sortu zen espedizio hau egiteko ideia? 

Shispare beti eduki dut gogoan sartuta; haren gailurrera iristearren bizia jokoan jarriko nukeen mendia izan da beti. 2002. urtean, neure kasa joan nintzen Nepalera, inoiz eskalatu gabeko mendiren edo bideren baten bila. Horretan nintzela, Shisparerekin egin nuen topo.

Hain zen erakargarria, non lehen begiratuan maitemindu nintzen. Lehen ahalegina 2007. urtean egin nuen. Inor ibili gabeko ipar-ekialdeko hormari egin nion aurre.

Baina 6.000 m-ko garaieran nintzenean, elurra hain zen ezegonkorra, non behera egin behar izan nuen. Gaztea eta eskarmentu gabea nintzen artean, eta ezin izan nuen porrota onartu.

«Mendi guztiak eskala daitezke, bizia arriskuan jarriz gero».Horrelako usteak nituen garai hartan. 2012an itzuli nintzen, hainbat espediziotan parte hartuta jada.

Orduan, hego-mendebaldeko horma nuen begiz jota. Eguraldiagatik ez aurrera ez atzera geratu nintzen, ordea, 5.350 m-ra iritsita.

Berriz ere porrot egin nuen. Baina porrot hori onartu nuen, ikasgai honekin: «Badira bizia jokoan jarrita ere eskalatu ezin daitezkeen mendiak».

Alabaina, goi samarrean ibilbide bat hauteman nuen, gailurrerako bidea zela iruditu zitzaidana. Hala, hurrengo urtean bueltatu nintzen.

2013ko hartan Kei Taniguchi izan nuen espedizio-lagun. 2008an Kamet mendiaren gailurrera iristea lortu genuen. Kide onena izan nuen, eta gailurrera irits gintezkeela sentitu nuen. Baina serac mehatxagarri handi batek gerarazi gintuen 5.700 m-ko garaieran. «Beharbada, ondo dago nire bizian eskalatu ezin dudan mendi bat edukitzea».Hori pentsatzera behartu nuen burua...

2015ean, nire kide kutuna, Kei Taniguchi, mendi istripu batean zendu zen.

Beste ahalegin bat egitea erabaki nuen, haren arima nigan eramanda.Eta aurten, nire laugarren saiakeran, ipar-ekialdeko horman bide bat irekitzeko asmoa nuen.

Zein zailtasun izan dituzu espedizioan?

Eguraldia. Beheko kanpamentuan luzetxo egon behar izan genuen, gora egin ezinik.Eta nekeza zen motibazioari goian eustea. Gainera, elurroldeen eta izoteen beldur ginen.

Iraganean, egoera zailen batean nengoenean, amore emateko aitzakiaren bat bilatzen nuen.Baina orain, egoera zaila izanik ere, aukerarik txikiena badago gora egiteko, % 1ekoa bada ere, ez dut atzera egingo.

Horiek guztiak gogoan izatea da nire arrakastaren arrazoietarik bat.

Mendia alde horretatik historian lehen aldiz igotzeak zer esan nahi du zuretzat?

Nire laugarren saiakeran tontorrera iritsi nahi nuen. Are estilo dotorea erabiliz edota ibilbide eder batetik ez bazen ere. Mendi horren gailurrean nahi nituen ipini oinak.

Helburua lortu izanak, mendiei bestela aurre egiteko aukera emango dit hemendik aurrera.

Hala, bada, gailurrerako bide eder bat osatu ahal izan dut, eta ibilbide polit bat zehaztuta utzi mendian. Ez dakit zer patu datorkidan, baina irrikaz nago.

Zer sentimendu eragin dizu lorpen honek?

Hasteko, poza, onik itzuli naizelako.Baita zoriontasuna ere, Kei Taniguchiren argazki bat lurperatu ahal izan baitut Shispareren gailurrean.

Baina, aldi berean, mendi honen tontorrera iristearekin luzaz amets egin ostean, beldur naiz mendi hain erakargarririk berriz ez ote dudan aurkituko.

Etorkizunerako planik?

Denbora luzea igaro dut erronkei aurre egiten. Jakina, erronka gehiagotan murgilduko naiz, baina baita goi-mendietako kamerari-lanetan ere; beste pertsona batzuei ametsak betetzen lagundu nahi diet.

Besteei laguntzeko beta hartzen duten pertsona horietako bat izan nahi dut.

  1. /1206349-5780-1-CAMISETA-TRISUL-A.jpg
    TRISUL KAMISETA

    Protech Series

    0,00 €
  2. /1341207-9937-1-MALLA-BASE-CAMP-A.jpg
    BASE CAMP GALTZA-ELASTIKOA

    Protech Series

    96,95 €
  3. /1642287-2183-1-CHAQUETA-ASCENT-GTX-PRO-JKT-F.jpg
    ASCENT GTX PRO JKT JAKA

    Protech Series

    0,00 €
Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.