Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Errekorren Zegama-Aizkorri

Beste urte batez, Zegama-Aizkorrik ez zuen inor ezberdin utzi. 2017ko hau errekorrengatik gogoratua izango da urte askotan, inoizko azkarrena izan baita. Kilian Jornet eta Emanuela Brizioren errekorrak, lekutan utzi zituzten aurtengo bi protagonista nagusiak izan ziren Stian Angermundek eta Maite Maiorak

Eguraldia lagun izan zuten, azkeneko urteetan ez bezala. Irteeran elkartu ziren 500  lasterkari baino gehiagok, ez zuten inongo aitzakiarik izan. Irteera eman orduko, eta azken urteetan bezala, gure Ternua lagun den Aritz Egeak, lasterketaren aginte-makila hartu zuen. Kontzentratuta eta ideia argiekin atera zen. Bazekien, askotan izango ez duen aukera paregabea begien aurrean zuela.     Eguneko protagonistetako bat izan nahi zuen, ez zuen aukerarik galdu nahi. Otzaurtetik, Ismail Razga marokoarra bakarrik zuen bidelagun. Atzetik, beste denak. Saint Spirituko anoa gunerarte, ez zen ezustekorik izan lehen postuetan. Bertan pilatutako jende andanaren ohiuek, igaro leku propioa egiten zuten, Aizkorritik aurrera izango ziren aldaketen bidelagun izateko. Hiru izan ziren Aizkorritik aurrerako bidean protagonista nagusienak, Stian Angermund norvegiarra, Marc Lauenstein suitzarra eta Marco Di Gasperi italiar korrikalari beteranoa. Norvegiarra izan zen Urbiatik aurrera, denei aurre hartu ziena. Ez zuen ostiralean kilometro bertikala irabazteko egin zuen esfortzurik inondik ere somatu. Angermundek, 35. kilometroan erakutsi zuen indarrak, agerian uzten zuen Kilian Jornetek ezarritako 3:48ko denborari puska eder bat kenduko ziola. Horrelaxe izan zen. Hiru minutu gutxiago behar izan zituen. Ikaragarria izan zen. Atzetik, Di Gasperi italiarraren esperientziak gehiago balio izan zuen Lauensteinen gogoa baino. Laugarren postuan, eta bere Zegamako denbora onenari lau minutu jan eta gero (3:55,41eko denbora helmugan) sartu zen Aritz Egea. Beste behin, dena eman zuen lasterketa guztian zehar urretxuarrak. Zorionak Aritz ! Aipatzekoa ere, Euskal Selekzioko kide berria den Julen Larruzeak egindako lasterketa. Bere lehen aldian, 3:56,49ko denbora egiteko gai izan zen.

 

Emakumeetan, lasterketak izen eta abizen bat besterik ez zuen izan: Maite Maiora mendaroarrarena. Lasterketaren erdialdera arte, bere aurkariak kontrolatzen joan zen denbora guztian. Denetan gogorrena, Silvia Rampazzo italiarra izan zuen. Aizkorriko bidean, bera izan zuen azken bidelaguna. Izugarrizko igoera egin ondoren, Aizkorri puntan atera zion aldea nahikoa izan zuen mendaroarrak lasterketa bereganatzeko. Helmugan, Brizio italiarrak 2009tik ezarrita zuen errekorrari minutu batzuren aldea atera zion. Helmugako malkoak agerian uzten zuten lasterketan igarotako sufrimendua. Hala ere, amaieran erlojuak markatzen zuen denborak ederki merezi izan zuen. Urte batzuetarako errekorra ipini duelakoan gaude, bere 4:34,27ko denborarekin. Atzetik Rampazzo sartu zen, ia hiru minutura, eta podiumeko azken koskan, Sheila Aviles ezarri zen. Bestalde, ezin aipatu gabe utzi Oihana Azkorbebeitia abadiñarraren lana. Azken urteetan ama izan eta gero, badirudi berriro ere munduko onenekin leian ibiltzeko moduan dela igandean erakutsi zuen bezala. Ez du denbora batean, helmugan lortu zuen laugarren postua ahaztuko.

 

 

  1. /1241088-2194-1-SHORT-RUSH-SHORT-B.jpg
    RUSH PRAKA MOTZAK

    Adrenalite Series

    0,00 €
  2. /1642702-2300-1-CHAQUETA-ADRENALINE-B.jpg
    ADRENALINE JAKA

    Motxilak

    0,00 €
  3. /1642703-2034-1-CHAQUETA-LIGHTNING-B.jpg
    LIGHTNING JAKA

    Motxilak

    0,00 €
Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.