Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Mikel Sarasola: “Urteen poderioz txapelketak oso bigarren mailako zerbait bihurtu dira nire bizitzan”.

Ni pertsona lehiakorra naiz. Guztiok gara, neurri handi ala txikiagoan. Gure gizartea lehiakorra da berez, eta txikitatik hezten gaituzte horretan, izan gaitezkeen bertsiorik onena izan gaitezen; modu horretan, nota onak ateratzeko, lan on bat lortzeko, neska polit batekin ligatzeko, diru asko xahutzeko, txapelketa bat irabazteko...Giza izaerari berez dagokion zerbait da, baina nire ustez, kontrolatu eta erlatibizatu egin beharreko zerbait da.

Txapelketako kirola horren adierazpen gailena da. Zure bizitza entrenatzen ematen duzu irabazten saiatzeko, besteen gainetik nabarmentzeko, onena izateko.

Eta post honetan hori jorratzen da; lehiaketa eta lehiatzearen plazera.

Uda laneko kontuak direla eta kayaka ukitu gabe eman ostean, eta euskal kostaldeko uda sasoiko ohiko lehortearen ondotik, iraila iritsi zen eta, harekin, aztoramendua. Hiru txapelketa, munduko hiru txapelketa bi astetan.

Slalom mundialak

Zalaparta Slalom Mundialekin hasi zen Pauen (Frantzia). Aitor Goikoetxea nire lagunarekin batera mundialean C2 modalitatean lehiatzeko sailkatu ginen, Saberon (Leon) jokatutako Espainiako txapelketetan, uda hasieran, bigarren postua eskuratu ondoren. Maila nazionalean gutxik parte hartzen dute modalitate horretan eta, horrenbestez, ez du aparteko meriturik mundialetarako plaza ematen zuten lehen hiru postuetan geratzeak. Bi aste falta ziren arte ez genuen jaso federazioaren eskutik lehiatzeko baimenaren baieztapena eta, Aitorrek uda osoa kanpoan eman zuenez, elkarrekin apur bat entrenatzeko ere ez genuen astirik izan. Pauera lehiaketaren eguna baino bi egun lehenago iritsi ginen ura ukitzeko irrikaz eta mundialaren aurretik saio pare bat egitea lortu genuen. Gure harridurarako final erdietarako sailkatu ginen lehen txandan, eta final erdietan 16 postuan geratu ginen 17tik. Pozik amaitu genuen eta itxuraz bestelakorik pentsa bazitekeen ere, gure txandan izugarri gozatu genuen.

Espainiako talde osoak, oro har, ez zuen emaitza onik lortu. Asmoak handiak ziren, domina lortzeko aukerak ugariak, eta azken emaitza etsigarri samarra izan zen, soilik bi final jokatuta eta gure faboritoetako asko beren errendimendu gailenetik oso urrun. Presio gehiegi agian? Pena itzela, halakoa da lehiaketa.

Behin slaloma amaituta muturreko slalomaren ordua zen. Modalitate berria zen, muturreko kayak piraguan lehiatzen da; lau kayak ateratzen dira aldi berean, eta behera iristen den lehendabizikoak irabazten du. Modalitate horretan mundiala lehen aldiz zen ofiziala. Herrialde bakoitzeko bi arraunlarik lehia dezakete soilik. Lehendabizi erlojuaren kontrako sailkapen bat egiten da eta 32 onenak azken txandetara igarotzen dira. Herrialde bakoitzetik bakarra igarotzen zen eta niri David Llorenteren aurka lehiatzea egokitzen zitzaidan, harrobi nazionaleko harribitxietako bat, arerio gogorra, ni baino dezente indartsuagoa eta gorenera iristeko faboritoa. Halere, sailkapen-txanda ona egin nuen eta finaletara igarotzea lortu nuen. Gero, finaletako txandetan lehendabizi final zortzirenetara igaro nintzen, ondoren final laurdenetara eta, apur bat errebotez, final erdietara ere iritsi nintzen. Final erdietan lehia gogorra izan nuen Neveu, Prindis eta Aignerren aurka, slalomeko hiru makina eta hor geratu nintzen, finalera iristear, baina pozik egindako lehiaketarekin. Azkenik zortzigarren.

Muturreko Kayakeko Munduko txapelketa

Behin Paueko jardunaldia amaituta guztia furgonetan zamatu eta Dag Norvegiako nire lagunarekin batera, Austriarantz abiatu ginen. Bertan 5 egunetan Adidas Sickline izenekoa hasiko zen, hots, Muturreko Kayakeko Munduko Txapelketa.

Hau da gehien gustatzen zaidan urteko lehiaketa. Guztietan maila handiena duena da eta badu oso gogoko dudan tarte bat, baina akatsik txikiena ere onartzen ez duena. Entrenatzen ez nintzen fin sentitzen, entrenamendurik eza nabaritzen nuen eta nekaturik sentitzen nintzen. Hori dela eta, egunean saio batera mugatu nituen saioak eta nahikoa erlaxatuta ibili nintzen, komeni zitzaidana hori zela jakinik, nire burua kontrolatzen saiatuz, akitu gabe.

Lehiaketa modu arraroan hasi zen. Irteeran 147 ginen eta sailkapenetako lehen txandan akatsak egin nituen, ez nintzen oso fin aritu, eta 28. postuan amaitu nuen. Bigarren txandan arinago ibili nintzen eta guztietan bigarren denborarik onena egin ahal izan nuen, eta azkenean bi txandak batuz 13. postuan sailkatu nintzen. Ongi, finaletara ziur. 

Azken txandetan sailkapenetako 52 onenak lehiatzen ginen bat baten aurkako formatuan, hala, denbora onena egiten zuena igarotzen zen hurrengo txandara. Final laurdenetan lehiakide gogorra egokitu zitzaidan, Thilo Smidt munduko txapeldun ohiaren aurka; baina txanda ona egin nuen eta bera baino azkarragoa izan nintzen. Final erdietan zoriak munduko beste txapeldun ohi baten aurka ipini ninduen, Pekinen txapeldun olinpiko izandako Alexander Grimm. Berriro txanda ona egin nuen, baina Grimmek irabazi egin ninduen 10 ehunenekogatik eta itxaron egin behar izan nuen “lucky looser” modura aurrera egin ahal izateko moduko debora ote zen ikusteko. Horrela izan zen. Nire denbora kanpoan geratutakoen artean bigarren onena zen eta final desiratura igarotzea lortu nuen.

Finalean, aldiz, nire txanda ez zen aurreko txandetan bezain ona izan eta akats pare bat eginda podiumetik urrun geratu nintzen, azkenik 14. postuan geratuz. Final handia izan zen, lehiaketako historia osoan estuena, 16 finalistak 3 segundo baino gutxiagoko aldearekin zeudelarik. Zapore gazi-gozoa azkenean, baina oro har oso pozik egindako lehiaketarekin.

Eta horrela, bi astetan, hiru lehiaketa jokatuta akituta nengoen. Zerotik ehunera pasa nintzen egun gutxitan eta barruan nuen guztia ematea lortu nuen. Ez nion nire buruari helburu jakinik ipini; ez nuen asmo zehatzik, azken batean bakoitza errealista izan behar da norberarekin eta nik banekien hitzorduetara ez nintzela ongi prestatuta iritsi. Proba hauek nire eguneroko errutinatik askatzeko eta aldentzeko aukeratzat ikusten nituen besterik gabe, zerbait ezberdina egin, lagunekin elkartu eta, batez ere, proba horien ondotik egingo genuen espediziora begira entrenatzeko baliagarri zitzaizkidan. Pakistanera joango ginen, ur-amiletako munduko erronka handienetako bati aurre egiteko xedez: Indus ibai izugarria eta hartako inguruneak.

Eta hala da. Urteen poderioz txapelketak oso bigarren mailako zerbait bihurtu dira nire bizitzan. Zenbaitetan nire burua kitzikatzearen plazera ematen didate, beste modu batean arraun egitekoa, tarte horretan zeharo kontzentratuta, hainbat egunez perfekzioari so, huts egiterik onartzen ez duten txanda urri batzuetan. Ongi dator gure teknika landu eta hobetzeko. Hainbat egunez 200 metroko tarte batean murgildurik bizi zara, aparteko zailtasunik ez duena baina azkarrena izatea ere erraza ez dena. Zure buruak tarte hori errepasatzen du uneoro, uretan eta uretatik kanpo; obsesio bilakatzen da. Beste balio batzuk dira. Halere gozatu egiten duzu, izan ere, gure kasuan aste hori salbuespena da, azken batean hobeto edo okerrago geratzeak ere ez du ezer aldatzen norberari horrek lekarkiokeen asebetetzetik harago eta, zorionez, nire kasuan, berehala beste ibai batean egongo nintzen, beste abentura batean murgildurik leku bortitz batean, lagun onekin eta ur-laster dibertigarriekin. Hori da gustatzen zaiguna eta horrek betetzen gaitu, eta hori da

  1. /1642781-5484-1-CHAQUETA-LUXON-JACKET-C.jpg
    LUXON JACKET JAKA

    Adrenalite Series

    Special Price 209,95 € Regular Price 349,95 €
  2. /1273154-2146-1-PANTALON-LUXON-PANT-B.jpg
    LUXON PANT GALTZA

    Adrenalite Series

    Special Price 179,95 € Regular Price 299,95 €
  3. /1642971-2194-1-CHAQUETA-YANGRU-JKT-M-B.jpg
    YANGRU JAKA

    Adrenalite Series

    Special Price 95,95 € Regular Price 159,95 €
Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.