Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Jokin Lizeaga eta Aritz Egea, Zegama-Aizkorrirako bi aurpegiak

Aurtengo Zegama-Aizkorriko festa sartu zaigu azken astean. Urtero bezala, jende andana ikusiko dugu, Otzaurte, Aratz, Sain Spiritu eta Aizkorriko guneetan. Urteroko legez, euskal jarraitzaileak bertan izango ditugu gure korrikalariei txalo zaparradak eskeintzen. Hauen artean, Ternua lagun ditugun, Aritz Egea eta Jokin Lizeaga izango ditugu. Biak, asmo eta helburu ezberdinekin irtengo zaizkigu, baina biak ala biak, beste behin agerian utzi nahi dute, beraien kalitatea.

Aritz Egea, podiumaren usaiean

Aurtengoa izan daiteke Aritz Egea urretxuarraren urtea, Zegama-Aizkorrin. Iaz egindako lan bikainari segida eman asmoz aterako da Egea aurtengo edizio honetan. Egindako bost lasterketetatik, lau garaipen lortu ditu, eta bestean laugarren egin zuen. Neguan, aurreko urteetan baino lehenago hasi zen aurtengo denboraldia prestatzen, eta badirudi inoiz baino hobeto azalduko dela Zegamako irteera puntura. 

Esperantza handiarekin ageri da azken egunotan. “Lehen helburua gozatzea izango da. Hasera batean, buruarekin irteteko asmoa nuen, baina ez dut inor engainatu nahi. Denok dakigu zein den “Egea Style”, eta haseratik egurra ematera irtengo naiz, nahiz eta jakitun izan, aurreko urteko denbora errepikatzea oso zaila izango dela. Forma onean nago eta konfidantzaz, eta orain dudan egoera baliatu nahiko nuke lasterketan zehar dudan guztia emateko”.

Jokin Lizeaga, zaleen babesaren bila

Aurreko urtean, inoiz euskaldun batek egin duen denbora onena egitea lortu zuen urnietarrak. Helmuga gunean, erlojuak markatzen zuen 3:59,11 denborak, Zegama-Aizkorriko maratoiaren historian sartzeko aukera eman zion. Bezperan izandako gau txarrak, ez zuen gure Ternua laguna izutu. Amorru biziz ekin zion lasterketari, eta baita bete betean asmatu ere. Aurtengoan ordea, ez da faboritoen zerrendan izango. Azken hilabeteetan izandako albiste txarren ondorioz, iraila amaieratik dortsalik jarri gabe dugu Euskal Selekzioko kide ohia. 

Zegaman, amaiera eman nahi die albiste txarrei, eta jarraitzaileen babesean korri nahi du. “Aurtengo nire lehen lasterketa izango da. Azkenaldian izandako arazo familiar eta animiko batzuk medio, ezin izan dut aurten lasterketetan ibili. Hala ere, maiatzaren 17rako animoak gora joatea espero dut. Zaleen animoak lagun, nik ere beraiei eta familiari eskertu nahi nieke une zailetan ondoan egon izana. Badakit asko sufrituko dudala, bai fisikoki eta baita animikoki ere, baina ahal dudan txukunen amaitzea gustatuko litzaidake, kontuan hartu gabe denbora eta sailkapena”.

OHARRA: Jokin Lizeagak azkenik ezingo du parte hartu, izan ere, Pirinioetan izandako erorikoaren ondorioz tendoi bat partzialki hautsirik dauka. 

Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.