Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Friends
Zegama-Aizkorri 2017: Aritz Egea y Jokin Lizeaga

2017ko Zegama-Aizkorriren txanponaren bi aldeak dira Aritz Egea eta Jokin Lizeaga gure Ternuako lagunak. Martxoan, biak oso sasoiko ikusi genituen, jokatzen zituzten lasterketa guztiak irabaziz. Lizeaga ordea, Salamancan jokatutako lasterketa baten ondoren izandako lesioak, berriro ere jokoz kanpo utziko du. Egea berriz, jende askoren ahotan dagoen abizena da aurtengo azken emaitzarako. Zegama aurreko aste honetan, biekin elkarrizketatzeko denbora hartu dugu. Haien asmoak eta oroitzapenak azaleratzeko garaia heldu da.

Nola daramazu Zegama-Aizkorrirako prestakuntza?

Aritz Egea: Oso oso ondo, gustora, errez eta test onak burutuz, ea gero dena azaleratzen den. Dena den, Zegama txarra aterata ere badakit inoiz baina hobe nagoela.

Zu berriz, Jokin, ez zaitugu irteera puntuan ikusiko?

Jokin Lizeaga: Ez, lesio bat medio, aurten ere ez naiz irteeran izango. Azken urteetako zorte txarrarekin jarraitzen dut.

Azken lasterketetan, oso indartsu ikusi zaitugu Aritz. Gustora al zaude azken emaitzekin?  

A.E: Emaitzekin baino gehiago, gozatzen ari naizenarekin eta  erreztasunarekin, benetan ikaragarri gozatzen ari naiz. Motibazioa zer den gero !

Zu ere Jokin, martxoan oso sasoiko ikusi zintugun Salamanca aldean. Penatuta izango zara, ez?

J.L: Bai, penatuta nago baina gauzak horrela gertatzen dira. Aspaldiko sasoi punturik onenean nengoen orduan, baina handik aste batera, iazko minak berriro ere azaleratu zitzaizkidan eta ez dut errekuperatzerik lortu.

Zegaman, Kilian eta Hernando ez izateak, presio handiagoa sortzen al dizu? Faboritoago egiten al zaitu?

A.E: Inondik inora. Nik, nire lasterketa egingo dut, baina lasterketa nahasiagoa izango dela uste dut. Irekiagoa eta jendea aztoratu xamar egongo ote den sentsazioa dut. Faboritoen artean prentsak eta jendeak jartzen nau, nik ez dut nire burua hala ikusten. Denboraldi ona daramat, baina hortik Zegamarako faborito izatera pausu handia dago.

Zuk Jokin, nor ikusten duzu irabazteko lehian?

J.L: Beste elkarrizketa batean esan nuen bezala, oraindik ez dakit kanpotik nor etorriko den. Badirudi Marc Lauenstein (iaz 2. postuan) eta Remmi Bonnet suitzarrak bertan izango direla, eta hauekin argi ibili beharko da. Bestalde, Zaid Ait Malek, Pere Rullan, Alfredo Gil… Hala ere, azkenaldian indartsuena, Aritz ikusten dut. Azken emaitzek agerian uzten dute oso sasoiko dagoela

Betiko zure estiloan aterako al zara?

A.E: Ziurrenik, aurreko urteetan baina kontrolatuago, pulsometroarekin ari naiz eta Zegaman ere hala egingo dut.

Jokin, gomendiorik eman nahi al diozu Aritzi?

J.L: Uste dut aurten irabazteko inoiz baino aukera gehiago izan ditzakeela. Aurreko urteetan ez bezala, lehenengo zatian protagonista izateari utzi eta indarrak gordetzeko gomendioa emango nioke. Hala, bigarren zatian indarrarekin segi eta orduan izatea protagonista nagusi. Horrek, irabaztetik oso gertu dagoela esan nahiko luke.

-Iazko urteko arantza ateratzeko gogoz al zaude?

A.E: Arantza hoiek ez dira ateratzen, betirako geratzen dira. Dena den, pasa den urtean Zegamara desmotibatua iritsi nintzen eta aurten motibazio bikoitza dut (barreak). Hori da garrantzitsuena.

-Zuentzat, non egon daiteke lasterketaren gakoa?

 J.L: Sant Spiritutik Urbiako eremuan kokatuko nuke, alegia, bigarren ordutik hirugarrengora.

A.E: Lehenik, azkenean zeintzuk datozenaren arabera.  Giroak ere Zegama asko baldintzatzen du. Nik uste, Andraitzen behera erabakiko dela.

Zerekin geldituko zinateke gustora?

A.E: Lasterketa nola doan, eta egiten duen giroaren arabera aztertzekoa izango da, baina aldez aurretik nere marka hobetzearekin gustora geldituko nintzateke. Zaila da, baina saiatuko naiz.

Zegaman egongo al zara ikusle bezala Jokin?

J.L: Zegaman izango naiz, baina izerdirik ez dut aterako (barreak). Bertara joateko asmoa dut ezagunak animatzera, baina zoritxarrez ez naiz korrika izango.

Irabaztearekin amestu al duzu?

 A.E: Hori amestu ere ezin da egin. Horrela gertatzeko, lasterketan gauzak oso arraro joan beharko lirateke.

Nola amesten edo gogoratzen dituzue hurrengo leku hauek?

Otzaurte: A.E:  Lehen jomuga, azkarregi noa, baina lehenengo (barreak).

                    J.L: Festa hasten deneko lehen puntua, hango orruak urrutitik entzuteko aukera      ematen duelako

Saint Spiritu:      A.E: Sumuna. Errepika ezina, beste inon ez da horrelakorik. Asko falta da…

                              J.L: Jendeari eskerrak emateko gunea da, beraiekin bat egiteko momentua.

Aizkorri:        A.E: Belarriko mina jendearen ohiuz, sufritzen hasteko momentua, badator kresterio alua…

                        J.L: Lasterketan erabat zentratuta egoteko unea.

Helmuga:       A.E: Iritsi naizen guztietan poza! Ea aurten…

                         J.L: Tristurak eta pozak elkarbanatu nituen jomuga.

  1. /1231367-5496-1-PIRATA-TERRA-CAPRI-B.jpg
    TERRA PIRATA

    Accesorios

    0,00 €
  2. /1642702-2297-1-CHAQUETA-ADRENALINE-D.jpg
    ADRENALINE JAKA

    Motxilak

    0,00 €
  3. /1642703-2034-1-CHAQUETA-LIGHTNING-B.jpg
    LIGHTNING JAKA

    Motxilak

    0,00 €
Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.