Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Otras noticias
Duela urtebete ekialdeko Karibeko baleak babesteko proiektu irabazleak lanean eta arrakastak batzen jarraitzen du

Duela urtebete eskas, TERNUA Eta WDC erakundeek ahalegin eta ilusio guztiak ipini genituen EOCA erakundeak Ekialdeko Kariben baleak babesteko laguntza ekonomikoa ematea ahalbidetuko zuen proiektua irabazteko

Proiektuak hainbat helburu ditu, esate baterako, zonaldean zetazeoak bistaratzeko heziketa-programa bat garatzea edota heziketa-jarduerak bultzatu eta komunitateko kultura oinordetza errespetatzea. Hori guztiori tokiko adituekin bertatik bertara lankidetzan jardunez ekoturismo-eredu berri bat sortuko dute jarduerak sustatze aldera.

… Eta irabazi egin genuen! Gure proiektuak 30.000 boto lortu zituen alajaina. Milaka boto horiek, beste behin, batasunak indarra egiten duela erakutsi zuten eta, guztion artean, Lur hobe baten, Lur berri baten, alde lan egin daitekeela.

Gaur hemen gaude proiektuak bere bidea jarraitzen duela kontatzeko, urrats bakoitzean partaide izan zaitezten, jakinaren gainean egon zaitezten eta zuen ahaleginak berea eman duela erakusteko. Izan ere, helburuak betetzen ari gara.

Horrela, WDC erakundeko lankideak buru belarri jarraitzen duten probak egiten egokitutako itsasontzietan gehienez 18 bidaiari eramateko baleak bistaratzeko une itzela bizi dezaten. Aldi berean, eskola-ingurunetan heziketa-programek hazten jarraitzen dute arrakasta handiz. Horrela, San Vicente eta Granadinaseko 6 eskoletara iritsi gara dagoeneko. Horrek heziketa-programak gaurdaino 300 ikaslerengana iristea suposatzen du, tokiko 10 hezitzaileren eskutik. Hezitzaile horiek ere heziketa-programan parte hartzen dute tokiko eskoletan txertatze aldera.

Pentsatzeko eta jarduteko modu berri baterako haziak landatzen dituen helburu bat da, bereziki unkitzen gaituzten lekukotzak jasoz:

“Hemengo ikasleak baleak ehizatzen zituzten aiten (eta aitonen) istorioak entzunez hasten dira, xibarta baleak, orkak, pilotu baleak (tokian blackfish modura ezagunak) eta izurde espeziei ugari. Beraz, haiekin partekatzen dudanean ugaztunak direla eta, horrenbestez, gauza askotan gure antza handia dutela, beren aurpegietan lilura ikus daiteke. Saio bakoitzaren amaieran galdera eta erantzunen saio bat izaten da. Horrenbestez, erabat ziur gaude gure informazioa inpaktu handia izaten ari dela, besteak beste, nola sentitzen den... Lo egiten ote dute? Nola ezagutzen dituzten beren lagunak? Zenbat denbora bizi daitezke? Bale bat erailtzen badute, gainerakoek negar egiten dute? Gauza gutxi dira zure aurrean pentsaera nola aldatzen den ikustea baino gauza xumeagorik…”


Orain, guri, eta TERNUA, WDC eta EOCA erakundeei esker, baleak funtsezkoak dira berriro komunitate hauen oparotasun ekonomikoari so. Baina, oraingoan, haiek mantenduz, bistaratuz edota babestuz. Itxaropen haustezin batekin, hots, gaurko haurrak izan daitezela, halako programei esker, beren istorioak sortzen dituztenak biharkoan beren seme-alaba eta bilobei kontatzeko.

Beste behin ere, ESKERRIK ASKO.

TERNUA
Mundua hobetzearen alde. Lur berri bat.

Volver a news
© 2019 TERNUA. Todos los derechos reservados.