Bienvenido a Ternua

Harpidetu zaitez eta hartu parte lehiaketetan, promozioetan...

News

Otras noticias
Michel Gogniat: “Industria gisa gizarte-erantzukizun bat dugu”

Bizitza osasuntsuago, aktiboago eta naturarekiko hurbilago bat sustatzea da "It's great out there" ekimenaren xedea. European Outdoor Group taldeak sortutako ekimen honi esker, Ternua-ren moduko markak proiektu honi bizitza emateko lanean ari dira. Michel Gogniat-ek, Europa eta Asiarako Salmenta Zuzendariak, apur bat gehiago kontatu digu ekimen honi buruz.

Nondik jaio zen proiektu hau?

 

2015ean, European Outdoor Group taldeak (outdoor industriaren elkartea) pentsatu zuen egokia izan litekeela urtero, udan, Konstantzako aintziraren ondoan dagoen toki eder batean antolatzen den azoka profesionalari onura ateratzea egun batean zehar azoka hori publikoari irekiz eta outdoor industriaren festa handi bat ospatuz, baina azkenean erabaki genuen hori ez zela formaturik egokiena hainbat arrazoirengatik, besteak beste, urtero toki berean burutuko zela eta ekimenaren eragina zonaldean bakarrik nabarituko zela seguruenik.

Hala ere, lan-bilera horietan argi izan genuen outdoor industria gisa gehiago egin behar dugula bizitza osasuntsuago, aktiboago eta naturarekiko hurbilago bat sustatze aldera. Berez, badakigu txosten ugari daudela pertsonen sedentarizaziorako joera kezkagarriaren inguruan, bereziki azken belaunaldien kasuan, eta horrek ondorio larriak dakartzala gure gizartearentzat, hala nola, bizi-itxaropenaren murrizketa, hezkuntza-errendimendu baxuagoa, sozializazio-arazoak, etab.

Argi dago erakundeak direla ohitura-aldaketei dagokienez eragin handiena izan dezaketenak. Dena den, uste dugu guk ere, industria gisa, gizarte-erantzukizun bat dugula eta gure betebeharra dela gure eskura dauden ahaleginak egitea eragina sortzeko eta gizarte gisa bizitza atseginagoak, luzeagoak eta osasuntsuagoak izatea lortzeko.

Zein da Ternua-ren eginkizuna ekimen honetan?

Ternua Group taldearen ordezkari gisa ideia honen inguruko lehenengo lan-bileretan parte hartu nuen eta argi ikusi genuen Ternua-k eginkizun garrantzitsu bat hartu behar zuela bere gain, markak helarazten dituen balioak kontuan hartuta eta enpresako kideen uste pertsonalak direla eta.

Gure eginkizuna izan da emango diren lehenengo urratsak definitzea, proiektua abian jartzeko sortutako gizarte-sareetarako eta webgunerako kargurik gabeko produktuak eta edukiak eskaintzea eta, 2016ko ekainean, proiektu pilotu bat burutzea industria honetako enpresa guztiak barne hartuta egin nahi duguna agertzeko.

Azkenik, 2017ko hasieran, “It’s Great Out There coalition” izena daraman GKEa sortzea erabaki genuen, egoitza Bruselan duena. GKE honen xedea da antolamendu-mailan eta ekonomikoki laguntza ematea aire zabaleko jarduerak sustatzeko proiektuak dituzten pertsonei, gorputz-hezkuntza irakasleak izan nahiz maisuak edo beste edozein pertsona izan, aldi berean Europako erakundeengan presioa egiteaz gain alor honetan parte-hartze handiagoa izan dezaten.

Ternua GKE hori sortu zuten 30 enpresetako bat da eta ni naiz proiektua zuzentzen ari garen 5 kudeatzaileetako bat.

Zeintzuk izan ziren proiektu honetan parte hartzeko motibazioak?

Motibazioak argi eta garbi daude proiektuaren izaera ikusita. EOCA ekimenaren kide garen modu berean, hau da, ingurumena babesteko industriak abian jarritako ekimena, non kudeatzaile eginkizuna dugun ere bai, uste dugu oso garrantzitsua dela ahal dugun guztia egitea pertsonek eta bereziki haur eta gazteek naturaz goza dezaten.

Zein ekintza aurreikusi dira?

“It’s great out there coalition” elkartearen lehenengo proiektuak finantzatzeko erabiliko den laguntza ekonomikoaz gain, adibidez, epe laburrera, ateraldi bat aurreikusi dugu, maiatzaren 8tik 12ra, Madrileko Ágora ikastetxeko ikasle-talde batekin Bujarueloko aterpera.

 

Jakina, ditugun proiektuetako bat besterik ez da hau. Urtero saiatuko gara hainbat ehunka haurri aukera ematen aire zabalean eta lagunartean gozatzen egotearen onurak ezagutzeko.

 

 

Volver a news
Copyright © 2023 TERNUA. Eskubide guztiak erreserbatuta.